Azalpena
Elkarren aurkako gauzak batera egitea ezinezkoa denean.
Aldaerak
Arnasa hartu eta putz egin, biak batera ezin
Esnetsu eta zopatsu, ezin da
Zurrut eta purrut, era batera ezin
Ez daiteke berotu ta irikin
Arnasie artu eta putz eiñ, bixak batera ezin
Aubea mozkorturik ta zaragia osoan ezin lei
Jenteek nahi lükee ekia ta argizagia junta ditean
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. No se puede chiflar y beber agua, Dormir y guardar las eras, no hay manera, No se puede estar en misa y repicando, Quien destaja, no baraja
fr. On ne peut pas boire et siffler à la fois, On ne peut pas être à la fois au four et au moulin, On ne peut sonner les cloches et aller à la procession, L’on ne peut courir ensemble et corner, On ne peut pas carillonner et aller à la procession
en. No man can sup and blow together
kat. Beure i xiular no pot ser, Bufar i xuclar no va a la par, Mai no podràs fer a un temps, beure, jeure i plegar fems, No es pot repicar i anar a la processó, No es pot ser a missa i repicar
gal. Soprar e sorber non se pode facer, Urdir e tecer non pode ser
Testuinguruan
- Unai Fdz. De Betoño: in Twitter (2017-XI-13):
Gasteiz 11.000 etxe berrirekin birdentsifikatu eta, ondoren, Arabako landa-eremuaren hustuketa konpontzen saiatu. Arnasa hartu eta putz egin, biak batera ezin. #LurraldeAntolamendua
- Beñat Hach Embarek Irizar: Arnasguneak Kartzelan, in Zuzeu (2010-X-1):
“Arnasa gara” kanpainak bi fase izango dituela adierazi dute sustatzaileek. Lehenengoan arnasguneen aitortza eta ahalduntzea bilatuko da, eta horren baitan kokatzen da, besteak beste, Kartzela. Kanpainaren bigarren fasean mezua Euskal Herriko gainerako herritarrentzat izango da. Abenduaren erdialdean serie digitala ikusgai egongo da, eta EiTBk zabalkunde horretan lagunduko du, arnasguneen gaineko mezua gune horietan bizi ez diren herritarrei helarazi asmoz.
Ekimen honek badu beste indargune adierazgarri bat. Euskal Herriaren zatiketaren ondorioz dauzkagun hiru administrazioak (Trebiñurekin lau) elkarlanean arituko dira: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa. Euskaraldian ere halaxe aritu dira aipatutako instituzioak elkarlanean, eta begi bistakoa da zeinen emaitza onak eman dituen elkarri begira lan egiteak, elkarri bizkarra ematen Madrilera edo Parisera begira egon ordez.
“Arnasa hartu eta putz egin, biak batera ezin”, dio atsotitz batek. Hori asmatu zuenak ez zituen albokariak ezagutzen; eta UEMA ere ez.
Iturriak