Azalpena
Istiluak eragin.
Aldaerak
Bazterrak nahastau / nahastatu
Bazterrak harrotu / inarrosi / nahasi / toreatu…
Saltsa antolatu
Kaka nahastu
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. Causar jaleo, sembrar cizaña.
fr. Semer la zizanie
Testuinguruan
- Mendiguren, X.: Merke-merke, in Santurtzieus (2012-I-25):
Egia esango dizut: neretzat, gobernua da hemen kulpante. Jendilaje horri ez liokete sartzen utzi behar. Ze on egiten dute ba? Bat ez. Bazterrak nahastu, besterik ez. Neri ere, iaz despertadore bat saldu zidaten. Neronek ere lanera joateko goiz jaiki beharra nuela eta ama ordurako esne saltzen zebilenez nik ere bat erosi; jakin izan banu ez nion beltz bati erosiko alajaina, baina izorratu zenerako damua berandu eta gero nork konpondu? Nork ordaindu behar zidan neri despertadore hura?
- Garai, M.: Gaiak: EGA dela eta, in Euskonews gaztea (2011-I-14):
Badirudi euskal agintariek plan bat maneiatzen dutela esku artean. Badirudi, 2012 ikasturtetik aurrera, D ereduan ikasi dutenek EGA titulurik ez dutela beharko, lan publikoetan aritu gura badute bederen. Eta badirudi asmo horrek bazterrak nahastu dituela jendartean.
- Xiberoko Botza: Mauleko eskolan, erakasle postü elkitzeak bazterrak nahasten dütü, in Xiberoko Botza (2015-IV-15):
Mauleko eskola püblikoetan bi erakasle postü erdien elkitzeko erabakiak, bazterrak nahasten dütü Maulen, eta Mixel Etxebest aüzapezak, Maulepeko eta gaineko eskolen botitzeko, konzertaziorik gabe egin düan proposamenak oraino nahasmen haboro ekarri dü. Etxenkoek, proposamenaz informazio eskasa salatzen düe eta petizione bat abiarazi düe, aüzapezarekin hitzordü baten ükaiteko. Michel Etxebest-ek bere aldetik dio postüak galdü badira, haur eskasarengatik dela eta uste dü behar direla bi eskolak bateratü. Hezkunde nazionalaren kuntre joiatea ez dela aija eta hobe dela denen artean ikustea zer nolako eskola nahi den Maulen, haurren honean, gehitü dü. Aüzapezak hitzeman dü, bakantzetarik landa etxekoekin mintzatüko dela geroaren aipatzeko.
- Naiz: Laudioko hiltegiaren itxiera, Arabako Batzar Nagusietan eta Legebiltzarrean eztabaidagai, in Naiz (2021-X-30):
Laudioko abere-hiltegia ixteko erabakiak bazterrak nahastu ditu, Aiaraldean ez ezik, baita Araban eta inguruko herrialdeetan ere. Hori hala izanik, EH Bilduk ‘Hiltegia ez itxi’ plataformaren agerraldiak eskatu ditu Batzar Nagusietan eta Gasteizko Legebiltzarrean.
Iturriak
Elhuyar, Intza, Labayru, Santurtzieus, Euskonews, Xiberoko Botza, Naiz