Hilak lurpera, biziak mahaira

Azalpena

Pozik egoteko modukoa da bizirik jarraitzea.

Aldaerak

Hila lurpera, biziak asera

Hila lurpera ta bizixek maire

Honela bizi behar badugu, hobe da ez hil

Auzoa hiletan eta gu opiletan

Photo by   Spencer Davis on Unsplash

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. El muerto al hoyo y el vivo al bollo

fr. Les morts sont vite oubliés

en. We must live with the living and not with the dead

kat. El mort a la terra i el viu a la guerra

gal.  O morto á mortalla e o vivo á fogaza

Testuinguruan

  • Tubia, Iker: Errautsak harrotu ditu, in Berria (2016-XI-8):

Elizaren ingurukoek, berriz, ez dute polemika ulertzen. «Dokumentu horrek ez du ezer berririk esaten, lehendik Elizak horri buruz zuen irakaspena errepikatu besterik», esan du Unai Manterola Donostiako Elizbarrutiko liturgia gaietarako arduradunak. Izan ere, dokumentu horrek 1963an onartutakoa ordezkatzen du. Helburuari dagokionez, hildakoekiko errespetua aipatu du Koldo Apeztegi Donostiako Artzain Onaren katedraleko apaizak: «Instrukzio horrek gogorarazi nahi du maite ditugun pertsonei errespetua zor diegula, eta errautsak airera botatzea ez da… Hilak lurpera, biziak mahaira? Badaude horiek uzteko toki sakratuak».

  • Irigoien, Joan Mari: Haragiaren gauak eta egunak (Orbetarrak II), in Google books:

… Nazariok, baina, bazituen, gizon bezala, beste behar batzuk, urte erdi hartan bazter utzi zituenak, eta haiei kasu egiteko ordua ere iritsi zen, beharbada; izan ere, zuloan sartu zuten, bai, munstroa –ezin dei baitzitekeen beste era batera zer hura, garbi hitz eginda, nork bere burua engainatu nahi ezean- , munstroak orbetarrak urte erdi lehenago beste zulo batean sartu zituen bezala –ezinegonaren eta angustiaren zuloan-, eta garaia zen beraiek –orbetarrak- zulo hartatik irten zitezen, hilak lurpera, biziak mahaira… bizinahia eta iraun-nahia halaxe mintzatzen zitzaizkion, beharbada, Nazariori, kontzientziaren maskararik eta mozorrorik gabeko zoko batetik; …

Iturriak

Elhuyar, Berria, Google books

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.