Egurra eman

Azalpena

Gogo handiz jardun.

Aldaerak

Egurra emon

Egurra

Photo by  Sergey Lapunin on Unsplash

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Dar una paliza, dar leña

fr. Tabasser, rouer de coups

Testuinguruan

  • Ttipi-Ttapa: “Egin zidatenak gogorragoa izaten erakutsi dit”, in Ttipi-Ttapa (2020-X-18):

«Soldaduskako baimenarekin etxera etorria» zela atxilotu zuten Josu Goienetxe Etxebere. Bai hasieran bai gerora ere «egurra» eman omen zioten, «kolpeak etengabeak» izan zirela dio. Gogorrena, ordea, psikologikoa izan omen zen: «ama eskoba kirtenarekin bortxatu zutela edo hil zela erraten zidaten». Gehiago ere bai: «buruan pistola paratu eta batek katua sakatuz klak egiten zuen bitartean bigarrenak tiroa botatzen zuen. Bertan gelditu nahi izan nuen».

  • Gorriti, A.: Duintasunez jokatu arren, egurra jaso du Euskal Selekzioak Argentinaren aurka (21-35), in Naiz (2021-X-26):

Euskal Selekzioak eta Argentinak jokatu aurretik Finlandiak eta Luxenburgok jokatu dute Berangon jardunaldiko aurreneko neurketa. Finlandiak sekulako egurra eman dio Europa erdialdeko selekzioari, eta 18-30 nagusitu da.

  • Fernández, J.: “Zilegitasuna txapelaren bidez lor daiteke, edo elkarri eman diezaiokegu”, in Pikara magazine (2022-V-4):

S.A.: Finalera zortzi sartzen badira, hamar urtez ibili naiz bederatzigarren geratzen. Hortaz, pasa den urtean lortu nuenean, egurra eman behar nuen! Zaila da bertsolaritzan mantentzea kirolaren logika duelako: hogei urterekin kolpea eman behar duzu eta, zoritxarrez, jende askok bidean uzten du. Nik ere uztea pentsatu izan dut, baina tematu naiz.

Iturriak

Elhuyar, Intza, Labayru, Ttipi-Ttapa, Naiz, Pikara magazine

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.