Azalpena
Mehatxu gogorra ezerezean geratu.
Aldaerak
Oinaztura handi eta euri gutxi ukan
Oñaztura andi ta euri gitxi
Kakaraka ugari eta arrautza gutxi
Intxaurrak bost, hotsak hamabost
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. Mucho ruido y pocas nueces
fr. Beaucoup de bruit pour rien
en. Much ado about nothing
kat. Molt soroll per (no) res
gal. Moito ruído e poucas noces
Testuinguruan
- Alkorta Idiakez, Itziar: Kodifikazioaren eragina euskal zuzenbide zibilen konpilazioetan, in Euskal zuzenbide_artikuluak (2016):
Gaztelako zuzenbidearen arau masa heterogeneoa sistematizatzea zen helburu nagusia, ez ordea gizarte-ordena berri bat sortzea. Horregatik, hizpide dugun lehen 1821eko kode-proiektuari buruz esaten dute Ana Barrero-k eta Adela Mora-k «oinaztura handi eta euri gutxi»-ko aldarrikapenak egin zirela bertan. Izan ere, Espainian ez baitzen egon, Frantzian gertatu zen bezala, kodearen bitartez pribatuen arteko harremanen eta familiako erakundeen sakoneko eraldatze bat aurrera eramateko asmorik; kodearen ideia aurreko zuzenbidearen errebisio soilean oinarritu zen penintsulan.
Iturriak
Elhuyar, Intza, Euskal zuzenbide_artikuluak