Azalpena
Gezurra sinetsi.
Aldaerak
Amua irentsi
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. Tragar / picar / morder el anzuelo
fr. Mordre à l’hameçon, tomber dans le panneau
Testuinguruan
- Eizagirre, I.: Auzotarra naiz eta harro nago!, in BDS Koop Eraldaketa Fabrika (2022-VII-19):
Bide honetatik, identitatearen eraikuntzaren egiturazko irakurketak egiteri uko egin diogu, ikuskera kolektiboak “dogmatismotzat” jo izan ditugu. Amua jan dugu berriz ere. “Zein gara gu?” galdera desagertzeko zorian dago egun. Norgintzaren aferan, boterearen auzi zentrala kanporatu dugu, eliteen monopolioa naturalizatu dugu.
- Lartzanguren, E.: “Nomofobikak” websaila estreinatuko dute bihar, in Berria (2016-XII-23):
Hiru minutu baino gutxiago
Interneteko ikusleen arreta ahalmenera egokituriko produktuak dira websailak; normalean, hiru minutu ingurukoak. Zerbait gutxiago izango du Gabon mokauak atalak. «Ikusleek websail baten amua jan dutenean, orduan has zaitezke luzatzen», azaldu du Beobidek.
- Jauregi, U.: Futbola, kirola baino gehiago. Zorionak neskak!, in Bizkaie (2003-V-1):
Pil-pilean dagoan sentimentu hori astindu egiten dabe zenbait komunikabidek. Inor gitxik jakingo dau Bizkaian eta Gipuzkoan gehien irakurten diran egunkariek euren artean adostu egiten dituela alkarri sartu beharreko ziriak. Eta hainbatek amua jan egiten dabe.
Iturriak
Elhuyar, BDS Koop Eraldaketa Fabrika, Berria, Bizkaie