Azalpena
Gauzak behar den bezala egin behar dira, eta ez edozein modutan ahalik eta azkarren bukatzearren.
Aldaerak
Goiz jagia, ezta egunsentia
Oilarrak, hasiagatik goiz kantatzen ez du arrautzik erruten
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. No por mucho madrugar amanece más temprano
fr. Ce n’est pas le tout de se lever matin, il faut arriver à l’heure
kat. No per molt matinejar, amaneix més prest el dia
gal. Non (Nin) por moito madrugar amañece máis cedo
Testuinguruan
- Muralde: Gasteizko maratoi erdia: goiz jaikia, ez da egunsentia, in Donostiarrak Kirol Kluba:
Lasterketaren bigarren erdian abiadura ez da horren erosoa izaten ari eta sufrimendua agertzen hasi da Mikelen aldetik. Bi “Javiek” atzera begiratzen uneoro eta animoak ematen. 15 kilometroa arte helburuaren barruan goaz, baina hortxe kalbarioa hasten da. Mikel giharretako gogortzearekin hasten da eta helmugaraino nahi eta ezin bat da berarentzat.
Bere lagunengatik animo eta laguntza ugari jaso arren, azkenean ordu bat eta 33 minututako denborarekin amaitu zuten.
Dutxa gozo bat kiroldegian eta bi minutu baino gutxiagoan, bazkaltzeko helburuarekin, kotxearen barruan geunden toki berezi batera joateko (izena ez dut aipatzen publizitaterik egin nahi ez dudalako)… Mikelek Javi Elias eta Javi Fuentesi une horretan esan zien bezala… “mutilak, kronikarako jada izenburu bat badudala uste dut: goiz jaikia, ez da egunsentia…”.
Mila esker Javi eta Javi (Elías eta Fuentes) 15. kilometrotik aurrera, helmugara bitarte, izan zenuten pazientziarengatik!!!
- Agirrebengoa, Eñaut: Lehen Mailari edozein preziotan eustea baztertu behar dugu, in Berria:
– Maila oneko lau aurrelari dituzu eskuragarri: Oriol Riera, Kenan Kodro, Sergio Leon eta Emmanuel Riviere. Gola ez litzaizueke falta beharko.
– Batek daki… Goiz jaikia, ez da egunsentia. Agerikoa da iragan sasoiarekiko jauzi kualitatibo esanguratsua eman dugula aurreko lerroan. Gehienak 26 urteren bueltan dabiltza, alegia, euren kirol ibilbideko unerik onenean daude. Alabaina, gauzak batzuetan ez dira espero bezala irteten. Ustez, ate aurrean ez genuke arazorik izan beharko, baina hobe ezer ziurtzat ez ematea.
Iturriak
Elhuyar, Labayru, Donostiarrak, Berria