Ahogozoa egin

Azalpena

Janari gozo bat desiratzean, mingainean eta ahosabaian sortzen den sentsazioa.

Aldaerak

Ahoa ur bihurtu

Photo by Alfred Quartey on Unsplash

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Hacerse la boca agua

fr. Avoir l´eau à la bouche

Testuinguruan

  • BM: 5 izarreko artisau-pizza. Ti piace?, in BM:

Premium kalitatezko, ore fineko ertz kurruskariekin eta osagai natural eta freskoekin eginiko artisau-pizza batekin amesten duzu?

Ahogozoa egin zaizu?

Hemendik aurrera, BM supermerkatuetan 4 pizza mota paregabe aurkituko dituzu, mimo handiarekin eginak. Jakin ezazu osagaiak modu artisauan jartzen direla.

Aurreko egunean nire jabetxo maitea (gaur bai… izen hau merezi du…) lanetik etorri zen 3 errezetekin, eta gainera denak, postreak egiteko. Hauek izan ziren: esne-gain eta txokolatezko enborra, madalenak eta etxeko brownia…

Hori entzun nuenean, ahogozoa egin zitzaidan. Postre berri bat frogatuko nukeelako!! Ai, ene!!

Egun batzuk pasa eta gero, etxeko brownia frogatu nuen eta… buah!! Primeran zegoen, eta noski, gaur azalduko dizuet nola egin zuten gozamen hau. Beraz, gaurko errezeta etxeko brownia da.

  • Bilboko Campusa: Sukaldea eta zinema elkarrekin Deusto Forumen, Josean Alijaren eta Ivan Miñambresen eskutik, in Deustuko Unibertsitatea:

Sukaldean berrikuntzan jardutea hain astraktua izanik ere, hori irudietan islatzeko abenturan lagun izan du Ivan Miñambres, eta berak egin du hori guztia iruditan erakusteko lana. Horretarako, ahogozo egiteko moduko dokumentala sortu du; ikusleak sukaldea ez du bakarrik osagaiak nahasteko leku gisa ikusiko. Zuzendariak Alijarentzat eta euskal gizartearentzat sukaldeak dakarren esperientzia eta ingurunea jaso nahi izan ditu dokumentalean. Biek azpimarratu zuten hemen sukaldaritza gure kulturaren eta gure esentziaren alde garrantzitsua dela. Bi artistek nahi izan zuten esentzia hori behin eta berriro azpimarratu. Lurraren eta bere produktuen esentzia. Gure sukaldaritzaren eta gure kulturaren esentzia. Munduan paregabe egiten gaituena eta euskal sukaldariak sukaldeetako mundu mailako elitean egotea dakarrena.Naturala dena, kulturala, sortzailea eta soziala batu egiten dira Neruan, Alijaren aginduetan, bertan sartzen denak zentzumenetarako esperientzia paregabea bizitzeko. Jatekoaren espazioa, aurkezpena eta deigarria dena zaintzen da. Hori guztia Miñambresen dokumentalean ikusi ahal izan genuen eta bertara hurbildu ginenoi ahogozoa egin zitzaigun.

Iturriak

Labayru, Elhuyar, BM, Larrialdietarako sukaldaritza, Deustuko Unibertsitatea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.