Azalpena
Azkenean.
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. Al final
fr. Finalement
Testuinguruan
- Bazterrika, N.: Euskal Herriko toki eta jende anitz ezagutu dugu, in Erran.eus:
Hasieran, espedizioak «interes berezirik» eragin ez bazion ere, informazio gehiago izan ahala, «ideia gustatu eta lanean hasi» zen: «nondik nora jo aukeratzea izan zen zailena». Ibili eta buelta, errimak eta erritmoak gaiari lotuta, «sormen digitaleko lan bat» aurkeztu zuen: «euskal musikari garrantzitsuei buruz galdera-joko bat egin nahi nuen, baina emakumeak gutti izaki, horiengan jarri nuen fokua. Informazioa bilatu eta Genially web orrialdearen bidez egin nuen lana».
- Herria Aintzinera Plataforma: Lesakako lanpostuak direla eta, in Erran.eus:
Ibili eta buelta, gai honekin beti ondorio berdinera iristen gara: Lesakako PNV/EAk, inolako lotsik gabe, interes partikularrak jarri ditu interes orokorren gainetik; orain dagoen langileari begiratu diote, lanpostuari berari (behar duen perfilari: euskara mailari eta gainerako ezaugarriei) begiratu beharrean. Erdaraz horri dedokrazia deitzen zaio. Lesakako PNV/EAren ibilbidea ikusita ez genuke sobera harritu behar, egundaino ez baitira euskara normalizatzeko neurri ausartak hartzeko prest agertu; are gehiago, bide horretan daudenei behin baino gehiagotan oztopoak eta trabak paratzen aritu dira.
- Olasagarre, J.: XX. mendeko poesia kaierak, in Susa literatura:
Arropak eta puskak bildu ditugu,
bestalde aparte batetik begiratu
eta joan egin da. Negar egin dut gero
amodioa deitu zera hori etorri zait burura.
Aldeginak ziren denak, zerbitzaria,
lejia usaina inguruan, hondakinak
biltzen ari zen zaku beltzetan. Ibili eta buelta
aratz nahiez zaborra gertu amaitzen dut beti.
- Perurena, P.: Hitzegitea, hutsegitea da, in Elinberri:
1.Euskadirik gabe? Bai, Euzkadi merezi zuten. Arrazoi zuen Koldok. Eta Euskadi Ta Askatasuna ere bai merezi genuen, Pertur. Baina zertara etorri gara? Euskal Herria bere onera zetorren ustean, Euskal Hiria eske hastera? Enbeita gurusa berriari aditu diodan egiarik finena, non eta Leitzan bertan, euskaldunon kastaren bihotz sikologikoan: “Zeuen himnoa da: Agiragirando… lau gara hemen, bi kantari eta, den denak esken”. A zer gudari baskoiak, gu! Nik sumatu dudan fintasun bakarra hauxe da: euskaldun xaloak, ibili eta buelta, muzin egiten diola edozein asmazio beharturi: Euzkadi, Euskadi, Euskal Hiria… Ezin dut laburrago esan. Hitzaren mediku finak maite ditut. Ez baita munduan botika hoberik. Humanitatearen ikur identitario bakarra da: hitzen ondoeza. Asironen “buklea” lapsus ederra izan da. Noiz onartuko ote du purismo jasangaitzetik umekeria populistara etorri den Euskaltzaindiak?
Iturriak