Etiketaren artxiboa: barrea

Hesteak bota

Azalpena

Barre handiak egin.

Aldaerak

Barrez hesteak bota

Hesteak bota beharrean barre egin

Photo by Dan Cook on Unsplash

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Morirse de risa, mearse de risa, troncharse de risa

fr. Fendre la tronche

Testuinguruan

Inuzentea, gure hizkuntzan, atzeratua da, tontoa, argi guttikoa. Erdarazko inocenteak, berriz, errugabe esan nahi du, errurik ez duena alegia, Legearen edo Jainkoaren edo Gizartearen aurrean orbangabe dena, puru. Tolesgabe ere esan nahi du erdarazko inocenteak, alegia xalo, on puska, bakun, laƱo, nazareno, sineskor, aingeru. Zeren ospakizuna da, beraz, gaurkoa? Sekula inor torturatu edo hil ez dutenena? Tonto edo tuntun koitadoena? Atzera-atzeratuona? Argiak eskas eta ideiak are eskasago ditugunona? Birjin tatxarik gabeena, halakorik gizakion artean inoiz izan baldin bada bederen? Xalo on puskena? Dena irensten duen sineskor sinesgaitzarena? Aingeru gotzon goardako ezpata flamigerodun gizaki hegadunena? Biziaren zartailuz txikituak eta birrinduak izan diren nazareno guztiena? Edo, zer arraio ospatzen da gaur? Libre dela, zuzen eta korrekto, lagun hurkoaren lepotik barre-karkaraz lehertzea? Baina, zergatik gaur bakarrik? Eta, behin txantxa jotzen hasiz gero, zergatik ez diogu txantxarik makabroena geure buruari jotzen, lagunek geure kontura hesteak bota ditzaten? Egia esatera, ez dut ulertzen sasifesta edo bizkarroikeria honek eskaintzen digun libertatearen funtsa. Helburua tarte pollit bat pasatzea baldin bada, neuk autobusak erretzea proposatuko nuke, ez dut ezagutzen-eta hori baino txantxa ederragorik. Edo etxegabeak ostikoz akabatzea, hainbat mutikok, Inuzente Eguna izanik gabe ere, hain dotore egiten duten bezala. Hainbeste dira praktikan jar daitezkeen olgetak eta txungak! Baina inuxentadak, diot, ez lirateke inuzente, xalo, errugabe, on puska edo aingeruen bizkarretik egin behar, harro eta handi-mandi eta errudun eta behemente eta tirano eta beste fauna hain ugari horrenetik baino. Ala?

  • Serrano Lasa, I.: Desio izeneko tren batean, in Google books (2011):

23:46 Alemaniara sartzera goazen instantean, oroitu naiz oraindik soinean daramagula marihuanazko madalena. Mugako polizia sartu baino lehen, hasi eta buka jan behar izan dugu.

23:57 Holandako mugaldeko polizia gutaz trufatzen da, afaltzen ari garen gomazko ogia labean egitekoa delako. Marihuanak eragindako barre kutsakorrarekin, hesteak bota beharrean barrezka hasten gara.

Iturriak

Elhuyar, Intza, Intza II, Labayru, El Diario Vasco, Google books