Etiketaren artxiboa: zerbait ongi atera

Mandoa hil eta errabia joan

Azalpena

Kalte egiten duena desagertuta, kalte gehiagorik ez.

Aldaerak

Hil da mandoa eta joan da errabia

Hil da mandoa eta aitu da errabia

Photo by Jared Rice in Unsplash

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Muerto el perro, se acabó la rabia

fr. Morte la bête, mort le venin

en. A dead dog bites not

gal.  Morto o can acabouse a rabia

Testuinguruan

  • Lopez de Luzuriaga, I.: Etxeko hautsak kanpoko hautsez…, in Berria:

Zaila da egungo Israel-Palestina gerrari hitzik jartzea, hain da izugarria eta neurrigabea. Zaila ere adjektibo emotiborik ez jartzea, hain da hunkigarri eta lazgarria. 2023ko Israel-Palestina gerra zena 2024koa da jada, eta urte berriak zaharrak berri ekarri ditu. Genozidioa aurrera doa, Benjamin Netanyahuk gutxienez beste sei hilabete jarri dizkio bere buruari euliak kainoi tiroka hiltzen jarraitzeko. Mandoa hil eta errabia joan. Helburuak bitartekoak justifikatzen.

  • Perez Esquivel, A.: Barack Obamarentzat, in Berria:

Haserrea eragin dit hainbaten jarrerak —AEBetako populazio sektore batzuek, Europako zenbait estatuburuk eta beste herrialde batzuetakoek agertutakoak—, aldeztu egin baitute Bin Ladenen erailketa, zure gobernuak zure oniritziarekin agindutakoa, ustez justiziaren izenean.

Ez zuten hura atxilo hartu eta epaitu izan nahi, eta horrek are zalantza handiagoa sortzen du; hura erailtzea zuten helburu.

Hildakoek ez baitute hitzik egiten, eta, justiziatuaren beldurrez —AEBei komeni ez zitzaizkien kontuak esan baitzitzakeen—, erailketa etorri zen, zera bermatzearren: «Hil da mandoa, eta ahitu da errabia»; kontuan izan gabe, ordea, hura areagotu baino ez dutela egin.

Iturriak

Berria, Berria

Ondo joan, ondo kontatu

Azalpena

Azkenerako zerbait ongi atera delako eta kontatu ahal dugulako esan dezakegu.

Sinonimoak:

Ondo pasea, ondo kontatu (Garate2004, 12.645 zk. / GARATE, G. (2004): 30.466 atsotitz, refranes proverbs proverbia, Fundación Bilbao, Bizkaia Kutxa Fundazioa, 2. argitalpena).

Ondo gertatu … eta ondo kontatu… (Mokoroa).

Antroares, 2011-05-31

Antroares, Openclipart, 2011-05-31

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Bien está lo que bien acaba.

cat. Tot està en un bon acabar.

gl. Ben acaba o que ben está.

fr. Tout est bien qui finit bien.

en. All’s well that ends well.

Testuinguruan

–Oharkabean, auto asegururik gabe ibili naiz bolada batez. Eskerrak ez zaidan ezer ere gertatu!

–Bai horixe! Ondo joan, ondo kontatu.

Iturriak

Garate, Mokoroa, Diccionario multilingüe del Instituto Cervantes.