Bideak izan dezan denentzako tokia

Edurne Elizondo / 2017-07-27 / 1033 hitz

Bizikletaren gainean gaudenean, gure gorputza da txasisa”. Patxi Etxenikerenak dira hitzak. Txirrindularitza du aspaldiko zaletasun. “47 urte ditut, eta 30 daramatzat bizikletaren gainean”. Ez du utzi nahi, biziki maite duelako, baina aitortu du saiatzen dela ibilgailu gutxiago dituzten bideak aukeratzen. “Arriskua, halere, edozein tokitan da”. Duela urtebete luze, Etxenike eta haren semea harrapatu zituen auto batek, Endarlatsa inguruan. Lesakan bizi da Etxenike, eta Behobiarako bidea hartu zuen semearekin batera. “Bazterbidean ginen gu, bata bertzearen atzean; autoa gainera etorri zitzaigun. Gidariak ikusi gintuen, baina oharkabetu, eta harrapatu gintuen”, gogoratu du.

Jarraitu irakurtzen

Ikusi nahi ez den mendekotasuna

Edurne Elizondo / 2017-09-01 / 1523 hitz

Nafarroako Gobernuak joko mendekotasunaren auzia jarri du mahai gainean, nabarmendu baitu orain hiru urte halako bi direla gaur egun mendekotasun hori dutelako Osasunbidean artatu dituztenak. Iaz, zehazki, 69 pertsonak jo zuten osasun etxeetara laguntza bila. Gehienak gizonezkoak ziren. Datu horiek izozmendiaren punta baino ez dute erakusten, Osasunbideko arduradunek azaldu baitute jokoaren mendekoen %10ek baino ez dutela arazoa onartzen, laguntza eskatu ahal izateko.

Jarraitu irakurtzen

“XVI. mendean Nafarroa zen euskal munduaren ardatz”

Kattalin Barber / 2017-06-02 / 792 hitz

Urte asko egin ditu Peio J. Monteano Nafarroako Artxiboko goi teknikariak (Atarrabia, 1963) euskararen gaia aztertzen eta jorratzen. XVI. mendean Nafarroako biztanleriaren %80 euskaraz bizi zela ondorioztatu du “El iceberg navarro, euskera y castellano en la Navarra del siglo XVI” (Nafar izozmendia, euskara eta gaztelania XVI. mendeko Nafarroan) izenburuko bere azken liburuan (Pamiela, 2017). Lan horretan jasotakoez egin du gogoeta.

Jarraitu irakurtzen

Hiru hamarkadako ikasturtea

Edurne Elizondo / 2017-05-12 / 932 hitz

Nafarroako Parlamentuan egin zuen lehendabiziko urratsa Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), duela 30 urte. 1987ko apirilaren 21ean sinatu zuten erakunde horretan NUP sortzeko lege proiektua; Sario eraikina izan zuen lehen egoitza nagusi, Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoak diseinatutako Arrosadiko campusa errealitate bilakatu zen arte. Egun, Tuteran ere badago NUP; hemezortzi gradu eskaintzen ditu, eta datozen urteotan bertze zazpi emateko proiektua martxan jarri du. Duela hiru hamarkada hasitako ikasturtea hamaika ikasgai, irakasle, ikasle, ikerlari eta proiektu berrirekin hornitzen jarraitu nahi dute NUPeko arduradunek.

Jarraitu irakurtzen

Gaztetxeez

Saioa Alkaiza / 2017-05-12 / 398 hitz

Akorduan du Anek lehenengo batzar hori, bilerara sartu eta eztulka hasi zenekoa, eta geratu ezinik egon zena, ia itolarriz eta lotsaz gorritu arte; baina, batez ere, gogoan du lehen aldi hori, borobilean eseri eta ezinegon guztiak gaindituta, bertaratu zelako. Grabatuta dauka hitza hartu zuen lehendabiziko batzarra, lau hilabete eta erdi pasa zirela, eta inauterietako festetarako dekorazio ardura bere gain hartu zuela. Dar-dar egin zioten belaunburuek, gainontzekoek haren hitzak goxo jaso zituzten arte.

Jarraitu irakurtzen

Artea, Kirola, komunitatea

Edurne Elizondo / 2017-04-07 / 1284 hitz

Bat, bi hiru; bat, bi, hiru. Atseden hartzeko denborarik ez da. Asteburuko lehia dute La Unica errugbi taldeko emakumeek buruan. Bertzerik ez. Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatuko dute bertze zazpi talderen aurka, Iruñean, bihar eta etzi. Laugarren aldia da; hirugarrena jarraian. “Etxean aritzea pizgarri handia da guretzat; baina urduriago jartzen gaitu egoera horrek, aldi berean; erantzukizunaren zama sentitzen dugu”. Ainhoa Diaz taldeko kapitainarenak dira hitzak; NUPeko zelaian erran ditu, entrenatzen hasi aurretik. Zaleen babesa jasoko dutela badaki. Eta zaleen artean izanen da, zalantzarik gabe, Cristina Nuñez Bakedano argazkilaria. 2015eko abenduan egin zuen bat taldearekin. Entrenamendu bati buruzko lana egitera joan zen, eta oraindik ez du utzi. Unicas izenburuko obra egin du, Nafarroako Gobernuak sorkuntza sustatzeko emandako laguntzarekin. Uharteko Arte Garaikideko Zentroan dira zintzilik Nuñez Bakedanok eta laguntza jaso duten gainerako artistek egindako lanak, Hamaika izenburuko erakusketan. Maiatzaren 7a bitarte ikusi ahal izanen da. Gero, nork berea eginen du.

Jarraitu irakurtzen