Kategoriaren artxiboa: Hezkuntza
Erasmus Programak 30 Urte Bete Ditu
Gazteberri / 2017-02-03 / 740 hitz
Hiru milioi gazte baino gehiagok parte hartu dute gaur egun Erasmus+ izena duen programan. Modu horretan, hezkuntza programa bat baino, Erasmus programa fenomeno sozial eta kulturala bilakatu da, gazte askorentzat atzerriko herrialde batean bizitzeko lehen aukera izan baita.
Herri oso baten maitasuna lortu duen irakaslea
Mikel Garcia Idiakez / 2017-01-30 / 282 hitz
800 biztanle inguruko herrian, ezustekoa prest zuten Juan Antonio González irakaslea jubilatu zen egunean: ikasle, irakasle, ikasle-ohi eta herrikideek txalo artean eman zioten agurra, ikasgelatik atera eta ikastetxea utzi arteko bide guztian zehar. Herriko eskola bakarrean 32 urtez aritu den irakasleak dio “gelan umorea erabiltzea” eta “ikasleei entzutea” izan dituela oinarri.
Ezin aspertu
Nagore Etxeberria / 2017-01-28 / 1255 hitz
Haur askok erabat lotua izaten dute eguna, eta, maiz, apenas duten denbora librerik jolasteko eta atseden hartzeko. Horrek guztiak eragina du haurraren garapenean. Aditu guztiak bat datoz esatean haurrek denbora behar dutela egunero euren kabuz ibiltzeko eta esperimentatzeko.
Ana Garcia, matematikaria: «Ikasleek gorroto dute ariketa bera behin eta berriro errepikatzea»
Julen Aperribai / 2017-01-31 / 564 hitz
Jokoak eta denbora-pasak matematika irakasteko moduan txertatzearen aldekoa da Ana Garcia matematikaria. Metodologia horrekin bat datorren material didaktikoa sortzen eta zabaltzen du.
KiVa iritsi da ikasgelara
Gotzon Aranburu / 2017-01-14 / 613 hitz
Zazpi irakasle joan ziren iaz Finlandiara, KiVa ezagutzera, edo hobeto esanda, ikastera. Egunero jasotzen zuten formakuntza teorikoa Turkuko unibertsitatean, KiVaren filosofia eta ezaugarriak ondo barneratzeko eta ikasleekin, irakasleekin, eskoletako bestelako langileekin eta gurasoekin nola lan egin ikasi zuten fakultatean. Praktikak eskoletan egin zituzten, KiVa talde batean integratuta, bullying kasu bat detektatzen denean nola jokatu ikasteko. Irakasle horietako bat Ane Jalon da, Gipuzkoako ikastolei KiVa formakuntza emateaz arduratuko dena.
Pisa
Onintza Enbeita / 2016-12-16 / 247 hitz
Asko hitz egin da egun hauetan PISA txostenari buruz: telebistan, igogailuan, tabernan, egunkarian… gaiari bueltaka ari dira adituak. Harrigarria iruditu zitzaidan Hezkuntza Sailaren lehen erreakzioa: ikasleek teknologia berriak jolasteko erabiltzen dituztela eta gurasoen maila sozioekonomikoa aldatu egin dela esan zuen.