Larunbatean derbia, igandean auzolana

Maialen Lizarralde / 2018-04-18 / 376 hitz

Badago euskal matriarkatua bezain errotuta dagoen mito bat gure iruditerian: auzolanaeta honen izaera euskaldun, berezi eta apartekoarena. Mito honen arabera, tradizio bitxi eta oso euskalduna da lankidetza sistema hau, non komunitate batek doako lanaren bidez denentzako onuragarria den zerbait egiten duen.

Jarraitu irakurtzen

Buf! paso

Amaia Ugalde / 2018-04-19 / 212 hitz

Desordenatuta daukagu etxea, aztoratuta mundua; Trumpek misil ederrak ditu Siriara jaurtitzeko,  politikariak ez dira lotsatzen curriculumean gezurrak esanda, astelehenero jubilatuak pentsio duinak eskatzen dabiltza, eta gazte batzuk hileak daroatzate kartzelan beste edozein lekutan borroka sinple bat izango zen iskanbila baten erruz.

Jarraitu irakurtzen

Arrakasta?

Jokin Labaien / 2018-04-17 / 298 hitz

Agustin Gomez Wallapop aplikazioaren sortzaile eta zuzendari nagusiaren elkarrizketa iritsi zait, paperean, eskuen artera. Titular deigarri batek lotu dizkit begiak testura: «Hasi ginenean, galtzaile batzuk izango ginela uste genuen». Ez da hala izan, enpresagintzan arrakastaren dominak banatzen dituzten balioen arabera. Bigarren eskuko gauzak saldu eta erosteko aplikazioak aparrak bezala egin du gora, azkenaldian. Agian, zuk ere deskargatuko zenuen aplikazioa zure telefonoan.

Jarraitu irakurtzen

Sutan kiskal daitezela!

Eneko Compains / 2018-03-24 / 640 hitz

«Sutan kiskal daitezela!». Horixe da XXI. mendean betiereko espetxealdiaren alde egiten dutenek benetan esan nahi dutena, horretarako beste hitz batzuk erabiltzen badituzte ere. Babesten dutena hain da basakeria ezen eufemismo bat asmatu behar izan baitzuten «espetxealdi iraunkorra», eta adjektibo bat erantsi «ber-ikusgarria», jendartean leunago ageri zedin.

Jarraitu irakurtzen

Emakumeen gerra

Ricardo Arregi Heredia / 2018-02-22 / 521 hitz

Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik (Itzultzailea: Iker Sancho Insausti; Elkar, 2017) da irakurri dudan azken euskarazko liburua eta oraindik dabilkit ametsetan; irakurri ditudan azken liburuetatik ederrena, zalantzarik gabe. Esana dago. Badakit asko harrituko direla eder hitz arriskutsua erabili dudalako gerrari buruz eta gerraren izugarrikeriei buruz aritzen den liburua balioesteko: harrituei gogoratu beharko nieke, beharbada, edertasuna gauza polittekin soilik lotzen duen pentsamendu estetikoak gaindituta daramala mende batzuk, baina ez naiz orain teoria estetikoen basoetan sartuko.

Jarraitu irakurtzen

Plastikozko euskaldunok

Saioa Alkaiza / 2018-02-16 / 420 hitz

“Plastikozko” euskara horren hiztuna naiz. Solas “artifiziala” daukat. Nire mintzairak ez du sentimenduak adierazteko balio. Ez da naturala, ez da berezkoa, ez da betitik nire familian hitz egin izan dena. Ez dakit gure baserrian X eta Y nola esan izan diren, etxalderik gabeko sendi batekoa naizelako. EITBko fikziozko serie gutxi horiek ikusterakoan, hizkuntza ez zait arrotza egiten. Euskal literaturan irakurritako elkarrizketak ere ez. Komunikatiboa ez den euskara horren jabea naiz. Ez omen du besteen xarmarik, ez gertutasunik, ez kolorerik, ez ñabardurarik. Hiztegi lau bezain antzu baten erabiltzailea nauzue. Bai, aitortuko dut, euskara batua baino ez dakit. Horietako bat naiz ni.

Jarraitu irakurtzen

Ohikora ezin ohituz

Jon Barberena / 2017-12-15 / 382 hitz

Aspaldi honetan astoen bizkarrek guti sufrituko zuten zama garraiatuz. Astoa ez da garraiobide. Hala ere, hauek lotzeko erabiltzen zen burdinazko zintzilikari borobila, oraindik ere, zenbait ostatutako kanpoko paretan iltzatua ageri da. Lehen, astoa kanpoan gelditzen zen zintzilikarioan lotua eta nagusiak ostaturako bidea hartzen zuen. Baina egun, autoan datozen astoak ostatu zulorat sartu ohi dira eta alimaleko astakeriak botatzen dituzte. Ahoa zabaldu ahala, ingurukoak aho zabalik utziz.

Jarraitu irakurtzen