Saioa Alkaiza / 2018-02-16 / 420 hitz
“Plastikozko” euskara horren hiztuna naiz. Solas “artifiziala” daukat. Nire mintzairak ez du sentimenduak adierazteko balio. Ez da naturala, ez da berezkoa, ez da betitik nire familian hitz egin izan dena. Ez dakit gure baserrian X eta Y nola esan izan diren, etxalderik gabeko sendi batekoa naizelako. EITBko fikziozko serie gutxi horiek ikusterakoan, hizkuntza ez zait arrotza egiten. Euskal literaturan irakurritako elkarrizketak ere ez. Komunikatiboa ez den euskara horren jabea naiz. Ez omen du besteen xarmarik, ez gertutasunik, ez kolorerik, ez ñabardurarik. Hiztegi lau bezain antzu baten erabiltzailea nauzue. Bai, aitortuko dut, euskara batua baino ez dakit. Horietako bat naiz ni.
Jarraitu irakurtzen →