Jogurt gehienek freskagarriek beste azukre dute

Berria / 2018-09/19 / 230 hitz

900 jogurt aztertu dituen Erresuma Batuko ikerketa baten arabera, soilik jogurten %10ek dute azukre kantitate txikia. Azukre gehien dutenen artean daude organikoak eta umeentzakoak.

Jarraitu irakurtzen

Zer egin dezakegu Google Assistant-ekin?

Asier Errasti / 2018-06-06 / 251 hitz

Google assistant gure mugikorretan daukagun edo izan dezakegun Google-en laguntzaile artifiziala da. Android mugikorretan defektuz aurkituko dugu aplikazioa instalaturik eta IOS-etan guk bertan instalatu beharko dugu. Badakizue Android sistema Google-ena dela eta IOS Apple-ena.

Jarraitu irakurtzen

Etxeko ganba gabardina eran

Pagotxa RZ / 2018-05-19 / 140 hitz

Apeta eta jolaserako gogo apur bat sartu zaigu eta etxeko ganba gabardina eran RZ dakarkizugu gaurkoan. Gustukoa ezta? Gozatua itzela badakizu eta erraz-erraza, aproposa oso ama eta izeba datozenerako, edo ligatzen laguntzeko moduko giroa sortzeko, edo bazkari sarrera gisa prestatzeko, edo afari-merienda horretan denak txundituta uzteko. Horixe, noiznahi jateko modukoa. Gozatu eta on egin! 🙂

Jarraitu irakurtzen

Marta Kopinska, hizkuntzalaria: «Ez dago aitzakia onik hizkuntza bat ez ikasteko»

Lander Muñagorri / 2018-05-18 / 488 hitz

Unibertsitatean zegoela hasi zen euskara ikasten Marta Kopinska hizkuntzalaria (Poznan, Polonia, 1983). Euskal Herrira etorri zen, ingurua ezagutu zuen, gustatu, eta, egun, ingeleseko irakasle da EHUko Letren Fakultatean.

Jarraitu irakurtzen

Eneko Sagardoyren alter egoa ezagutzen?

Zuriñe Maguregi / 2018-05-09 / 487 hitz

Eneko Sagardoy Mujika (Durango, 1994) aktore bizkaitarrak telebistan, antzokietan eta baita pantaila handian ere ikusi duzu. Izan ere, aktore errebelazio onenaren Goya saria jaso berri du ‘Handia’ filmagatik. Pelikula ikusi baduzu, bere esku eta atzamar luzeetan erreparatuko zenuen…

Jarraitu irakurtzen

Etxeko flana

Iker Markinez / 2018-05-05 / 139 hitz

Osagaiak:

4 LAGUNENTZAT

5 arrautza oso.
3 gorringo.
Litro bat behi esne.
200 gramo azukre.
200 gramo azukre, karamelurako.
Banilla makilatxo bat.

Nola egin:

1

Esneki klasikoetan klasikoena aukeratu dugu gaurko errezeta honetarako. Lehenik, esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarri, banilla makilatxoarekin batera. Irakiten hastean, itzali, eta sutik kendu.

2

Ondoren, karamelurako azukrea zartagin batean ipini, eta sutan berotu, karamelua lortu arte. Flanerako moldean jarri, eta hozten utzi.

3

Ontzi batean, arrautza osoak eta gorringoak ongi irabiatu, eta esne beroa gehitu. Ongi nahastu, eta flanerako moldera gehitu.

4

Labea 160 graduan berotzen jarri. Flanaren ontzia labean sartu, 40 bat minutuz, marian berotzeko. Flanerako molde txikia erabiliz gero, denbora gutxiago beharko dugu: 30 minutu, gutxi gorabehera.

5

Labetik atera, eta flana hozten utzi, bost bat orduz, kanpoan. Ondoren, hotza dagoenean, moldetik atera daiteke; kontu handiz, noski.

6

Hozkailuan gorde daiteke, baina mahaira atera baino pare bat ordu lehenago ateratzea komeni da, tenperatura egokian jan ahal izateko.