Xavier, izen euskalduneko polizia robota Singapurren

Sustatu2021-09-07

Portaera zibikoa zaintzen duen robot-polizia jarri du Singapurko kaleetan bertako gobernuak, eta euskal izena jarri diote: Xavier. Dirudienez ale bat garatu dute, eta hiru astez arituko da ingurune zehatz batean.

Jarraitu irakurtzen

Twitch-eko euskal komunitate anitz eta kalitatezkoa ezagutu nahi?

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Twitch indarra hartzen ari da XXI. mendeko telebista moduan. Hainbat eta hainbat sortzaile daude streaming plataforma ospetsuan euskaraz aritzen direnak.

Twitch-eko euskal komunitate anitz eta kalitatezkoa ezagutu nahi?

Zerrenda egunetik egunera luzatzen doa eta egun gai ezberdin ugariz aritzen diren streamer euskaldunak aurkitu daitezke. Hona hemen guk topatu ditugunak. Besteren bat ezagutzen duzu?

Jarraitu irakurtzen

Saihestu, ahal baduzu, aulkia eta sofa

Juan Ignacio Perez Iglesias / 2021-01-19 / 534 hitza

Jarduera fisikorik ezak ondorio kaltegarriak ditu osasunean, kutsakorrak ez diren zenbait gaixotasun izateko arriskua areagotzen duelako. Gaixotasun kardiobaskularrak, 2. motako diabetesa eta zenbait motatako minbiziak izateko probabilitatea handiagoa da jarduera fisikorik egiten ez duten pertsonen artean. Jarduera fisikorik eza, beraz, heriotza goiztiar batzuen eragilea da; hori modu esanguratsuan murriztuko balitz, bizi-itxaropena zortzi hilabete igoko litzateke, batez beste, gizateria osoarentzat.

Jarraitu irakurtzen