Irizpidea aldatu du Euskaltzaindiak, eta izen neutroak onartzen hasi da

Garikoitz Goikoetxea / 2019-06-14 / 477 hitz

Pertsona izendegi berritua aurkeztu du akademiak. Haren arabera, emakumeei nahiz gizonei jarri ahalko zaizkie Amaiur, Amets, Araitz eta beste izen batzuk. Sexu banaketa du oinarri izendegi berriak, eta izen batzuk ez dituzte neutrotzat onartu. Aldaketa gehiago egiteko prest azaldu dira.

Jarraitu irakurtzen

Azken geltokia, esperantza

Gaizka Izagirre / 2019-03-26 / 1684 hitz

Ez dezagun ahaztu, animaliak gara. Hori ahaztean azaldu ohi dira gizakiaren alderik basati eta zitalenak. Balio beza atal honek gure animalia izaera goraipatu eta beharrean dauden beste animalien berri emateko.

Jarraitu irakurtzen

Ospe digitala: kontuan izateko ezinbesteko faktorea

Amaia Ocerin / 2019-02-07 / 770 hitz

Onlineko ospeak edo erreputazio digitala deritzogunaz asko mintzatzen da azkenaldian, gero eta gehiago. Ingurune digitalak gure eguneroko bizitzan hartu duen garrantziaz eraginda, erreputazioaren faktoreak ere gero eta maila handiagoan baldintzatzen gaitu.

Jarraitu irakurtzen

Estereotipo femeninoak ugaritu egin dira jostailuen iragarkietan

Urtzi Urkizu / 2019-02-19 / 313 hitz

Estereotipo femeninoak areagotzen ari dira iragarkietan. Hala ondorioztatu du CAC Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, Eguberrietako kanpainan telebistan emandako iragarkiak aintzat hartuta —urriaren 10etik urtarrilaren 5era Kataluniako TV3, Super3/33 eta 8TV kateetan emandakoak zenbatu dituzte—. Estereotipo guztietatik %88,8 femeninoak direla jakinarazi dute.

Jarraitu irakurtzen

Mugikorra izateko gutxieneko adina: 16 urte

Mikel Garcia Idiakez / 2019-02-03 / 368 hitz

Adituak garbi du: 16 urte bete arte, garunaren garapenak ez du nahikoa heldutasun eta gaztea ez dago prestatuta mugikorra izateko. Eta gainera, behar ere ez da behar mugikorrik lehenago, ez da egia haurrei integratzeko eta harremanak egiteko balio dienik. Behar faltsu bat sortzen ari gara, epe luzera frustrazioa, estresa, antsietatea, koldarkeria… eragin dezakeena.

Jarraitu irakurtzen

Euskal inauteria, udaberriko ekinozioa eta lurraren iratzartzea

Joseba Aurkenerena / 2019-01-20 / 1627 hitz

Gure arbaso zaharrek, laborantzatik bizi zirenez gero, gogoeta sakona egin zuten urteaz, urtaroez, egunaren eta gauaren txandatzeaz, biziaren gurpilaz, eguzkiak urtean zehar egiten duen ibilbideaz, ilargiaren aldiez, egutegiaz, emankortasunaz, jainko eta jainkosez…  Eta horrela urtaroen banatzaile diren solstizio eta ekinozioetan euren jai erritual handiak ezarri zituzten. Jai horietan naturarekin biziki lotuak ziren dibinitateak gurtzen zituzten: In edo –Inko-, Egu, Eki, Ilargi… eta jai hauek horien ohorez burutzen zituzten. Eguzkiaren besta handia udako solstizioaren inguruan izaten zen, eguzki jaioberriaren besta neguko solstizioan eta In jainkoaren besta udaberriko ekinozioan. Horrela izaki, hainbat adituren ustez, inauteria azaltzeko dugu lehen hitza, INOTE litzateke, eta In jainkoaren garaia esan nahiko luke (In-o- +  -te).

Jarraitu irakurtzen