Gaztezulo / 2019-01-28 / 182 hitz
Amsterdamen “aski da” esan diote turismoak inposatutako ingelesaren zabalkunde masiboari; zer iruditzen zaizue?
Gaztezulo / 2019-01-28 / 182 hitz
Amsterdamen “aski da” esan diote turismoak inposatutako ingelesaren zabalkunde masiboari; zer iruditzen zaizue?
Joseba Aurkenerena / 2019-01-20 / 1627 hitz
Gure arbaso zaharrek, laborantzatik bizi zirenez gero, gogoeta sakona egin zuten urteaz, urtaroez, egunaren eta gauaren txandatzeaz, biziaren gurpilaz, eguzkiak urtean zehar egiten duen ibilbideaz, ilargiaren aldiez, egutegiaz, emankortasunaz, jainko eta jainkosez… Eta horrela urtaroen banatzaile diren solstizio eta ekinozioetan euren jai erritual handiak ezarri zituzten. Jai horietan naturarekin biziki lotuak ziren dibinitateak gurtzen zituzten: In edo –Inko-, Egu, Eki, Ilargi… eta jai hauek horien ohorez burutzen zituzten. Eguzkiaren besta handia udako solstizioaren inguruan izaten zen, eguzki jaioberriaren besta neguko solstizioan eta In jainkoaren besta udaberriko ekinozioan. Horrela izaki, hainbat adituren ustez, inauteria azaltzeko dugu lehen hitza, INOTE litzateke, eta In jainkoaren garaia esan nahiko luke (In-o- + -te).
Garikoitz Goikoetxea / 2018-10-04 / 1720 hitz
Euskara batuaren urteurreneko kongresua gaur hasiko da Arantzazun. Kate baten mugarria izan zen 1968ko biltzarra: prozesu bat zen batuaren jaiotza. Talka ideologikoa izan zen, eta belaunaldi artekoa
Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ikasleen artean irakurketa sustatzeko asmoz egitasmo bat abian jarri du Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, “ Por qué Leer a los Clásicos” (Zergatik ez klasikoak irakurri?) izena duena. Egitasmo hau idazleen lankidetzarekin aurrera atera nahi da, gaztelaniaz zein koofizialak diren hizkuntzetan idazten dutenekin. Euskarazko idazleekin ere bai, beraz.
Parte hartu nahi duten ikastetxeek idazle bat aukeratuko dute klasikotzat har daitekeen literatur lan, egile, mugimendu, genero edo garaiari buruzko hitzaldia emateko eta, ondoren, ikasleekin solasaldia egiteko. Ministerioak bere gain hartuko du jardueraren kostua.
Eskaerak egiteko epea irailaren 1etik azaroaren 30era izango da.
Hemen duzue deialdiaren esteka : https://www.mecd.gob.es/cultura-mecd/dms/mecd/cultura-mecd/areas-cultura/libro/promocion-de-las-letras/2018_IES_f50.pdf
Ez galdu aukera eta parte hartu!
Kamishibai proiektuaren blogetik deskargatuta, 23 ipuin berri ditugu, eta bakoitzetik bina ale, EIBZn mailegatzeko prest. Ipuin hauek Carmen Aldama irakaslearen gidaritzapean hainbat urtetan egindako tailerretan sortu dira. Batzuk euskaraz eta gaztelaniaz daude; beste batzuk, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Hemendik aurrera, eta Iruñerritik kanpoko ikastetxeentzako batik bat, doako garraio-zerbitzua eskainiko dugu. Beraz, anima zaitezte eta maileguan eska itzazue!
Hemendik aurrera, eta proba gisa, Iruñerritik kanpo dauden ikastetxei (hauek izango baitute lehentasuna) aukera emango zaie 1-2 maleta ibiltari ikastetxean bertan jasotzeko EIBZra, Uhartera, etorri behar izan gabe. Zerbitzua doakoa da eta Correos Express garraio-enpresaren bitartez egingo da; haiek arduratuko dira maletak ikastetxera eramaten eta, mailegu-epea pasatakoan, maletak ikastetxean jasotzen eta EIBZra ekartzen.
Mailegu epea betikoa izango da: hilabete.
Ainhoa Mariezkurrena / 2017-01-30 / 423 hitz
Errutinak betiko moduan jokatzera garamatza, zergatik eta nola bizi garen zalantzan jarri gabe. Hilekoa jaisten zaigunean jarraitu behar ditugun pausoak modu batean ematera ere ohitu gara. Zer da, ordea, baginan sartzen duguna? Zer ezkutatzen da?