Jaiotzerako, begano

Zabalduz doa hautu beganoa, espezismoaren alternatiba gisara, eta geroz eta ohikoagoa da gurasoengandik seme-alabengana transmititzea. Aurreiritziei, desinformazioari eta eskaintza faltari aurre egin behar izaten die ume begano askok.

Jarraitu irakurtzen

Habanan jardungo du Sarrionandiak, euskal irakurle lanetan unibertsitatean

Euskara eta Euskal Kultura irakurletza jarri dute martxan Etxeparek eta Habanako Unibertsitateak, eta idazlea da arduraduna. 1985etik lehen aldiz, modu publikoan ariko da.

Jarraitu irakurtzen

Ramon Barea, aktorea: «Behingoz ausardia egon da zinema euskaraz filmatzeko»

Antzerki gizona da batik bat Ramon Barea (Bilbo, 1949), eta hura egiten zaio aktorearen eremu «naturalena». Zineman, ordea, ibilbide luze eta arrakastatsua egin du. «Jubilatzeko adinean» dago, baina ez du erretirorako asmorik. Gaur emango diote euskal zinemaren Zinemira saria, nahiz eta, lan kontuak direla medio, ezin izango den Donostian egon.

Jarraitu irakurtzen

Aizkora kolpe bi, euskarara ekarriak

Ander Perez / 2016-03-15 / 642 hitz

Franz Kafkaren ‘Metamorfosia’ eta Herman Melvilleren ‘Bartleby eskribatzailea’ itzuli ditu Ereinek. Sail berri baten lehen bi aleak dira.

Jarraitu irakurtzen

Fermin Muguruza: «Orain nire erritmoa daramat, ohikoa den musika bidetik askoz harago doana»

Ander Perez / 2016-02-28 / 1.735 hitz

‘Musika etiketa’ mugatua da Fermin Muguruzaren ibilbide eta jarduna osorik harrapatzeko. Diziplinatik diziplinarako jauzian dabil, etengabeko berrikuntzan. Musikaren ohiko eskematik «ihes» egin du: «Saiatzen naiz nire agenda nik neuk idazten».

Jarraitu irakurtzen

“Zigorrak gogortzeak ez du delinkuentzia konpontzen”

Ander Perez / 2015-11-20 / 690 hitz

Herritarren segurtasuna gai erabilgarria izan ohi da alderdi politikoentzat, Lohitzune Zuloaga (Errenteria, Gipuzkoa, 1981) NUPeko irakasleak dioenez. Zigorrak gogortuz erantzun ohi zaio gaiari, baina dioenez, “polizia eta kartzela neurri gehiago jartzea” ez da delinkuentzia ezabatzeko bidea. El espejismo de la seguridad ciudadana liburuan jaso ditu gogoetak. Asteazkenean aurkeztu zuen lana, Iruñeko Katakraken.

Jarraitu irakurtzen