Amaia Arranz: “Egiptora joan nintzen lehen aldian, negar egin nuen, hunkituta”

Ana Galarraga / 2018-10-08 / 518 hitz

Zientzia-gaiak gutxitan iristen dira komunikabide orokorretara. Badira salbuespenak, ordea, eta horietako bat izan da Amaia Arranz Otaegui arkeobotanikariaren azken ikerketa: gaur egun Jordania den eremuan, duela 14.000 urte talo-itxurako ogia egiten zutela frogatu dute.

Jarraitu irakurtzen

Eskizofreniaren eta kalamuaren arteko lotura argitu dute

Edu Lartzanguren / 2018-05- 25 / 137 hitz

Kalamuaren THC osagaia eta nerabezaroan garaturiko eskizofrenia lotzen dituen mekanismoa identifikatu du, lehen aldiz, EHUko ikertzaile talde batek. «Beti lotu izan dira biak, baina ez genekien nola», esan du Leire Uriguen ikerketaren zuzendariak. Saguei eman diete THCa denbora luzez, eta hor ikusi dute gaiak asko kitzikatzen duela serotoninaren 2A errezeptorea. Ikertzaileek uste dutenez, errezeptore horretan dago eskizofreniaren eldarnioen jatorria gizakietan.

Jarraitu irakurtzen

Tinta ala izerdia, zer gailenduko

Julen Aperribai / 2017-09-29 / 1256 hitz

Tatuajeek eragina izan dezakete kirolarien gorputzeko tenperatura erregulatzerakoan, eta, ondorioz, haien errendimenduan, Michigango zientzialari talde batek egindako ikerketa baten arabera. Laborategi barruan kanpoan baino indar handiagoa du tesiak, hala ere.

Jarraitu irakurtzen

Poesiaren ahalmena, agerian

Ana Galarraga / 2017-05-14 / 327 hitz

Ikerketa askok erakutsi dute musikak eragin zuzena duela garunean eta organismoan. Emozio-eragile izateaz gain, erantzun fisikoa ere sortzen du, eta, ahalmen horretaz baliatuta, terapian ere erabiltzen da.

Jarraitu irakurtzen

Egin irri?

Ana Galarraga / 2016-11-13 / 344 hitz

Interneteko bilatzailean irribarre, zientzia eta zoriona hitzak ingelesez idatziz gero, 50 milioi sarrera baino gehiago agertzen dira. Ez ditut guztiak begiratu, baina hasieran dauden gehienek gauza bera diote: zientziaren arabera, irribarre egiteak, arrazoirik gabe bada ere, zoriona dakar. Keinuak berak, alegia, ezpainak alboetara luzatu eta aldi berean masailak goratu eta begiak pittin bat kizkurtzeak sorrarazten omen du emozio pozgarria.

Jarraitu irakurtzen

Ama izateaz damu

Zuzeu / 2016-05-19 / 710 hitz

Orna Donath soziologo israeldarrak egindako ‘Regretting motherhood: sociopolitical analysis’ ikerketak munduan tabua den amatasunaren alderdi bat aztertu du. Horrela aurkeztu du Klitto! atari feministak itzuli berri duen erreportajea, “Ama izateaz damutuak”.

Jarraitu irakurtzen