Ahozko hizkuntza gelan irakasteko oinarriak, modua eta praktika onak. Gelaratutako sekuentzia didaktikoak, ikasleen ekoizpenen grabazioak sekuentzian landutako elementuen aurretik eta ondoren. Ikasmaila bakoitzeko adibide erreal bat. Ahozkoaren curriculumaren irakurketa praktikoa, hau da, sekuentzian landuko diren elementuen, curriculumeko estandarren eta ebaluazio adierazleen arteko lotura.
Gune honetan teknologia berrietarako sortutako euskara baliabideak jaso ditugu: euskarazkoak zein euskara i(ra)kasteko balio pedagogikoa dutenak.
Hizkuntzaren gatza eta piperra dira esamoldeak eta atsotitzak edo esaera zaharrak; esan nahi dena erregistro egokiz adieraztea ahalbidetzen dute, indarra ematen diote gure diskurtsoari.
Gaurko gizartean erabilgarrienak izan daitezkeen esamoldeak zein esaerak aurkeztuko ditugu blog honetan. Horretaz gain, horiek ikasteko baliabideak ematea ere izanen dugu xede (ariketak, materialak…).
Egitasmoaren helburu nagusiak bi dira: batetik, Euskal Hizkuntza eta Literaturako ikasgeletan literatura hezkuntza lantzeko liburu-zerrenda — Eskolako Literatur Kanona — proposatzea; bestetik, liburu horiek lantzeko proposamen-didaktikoak eskaintzea.
Gune honetan, Bigarren Hezkuntzako Euskal Hizkuntza eta Literaturako ikasgelan hezkuntza literarioa lantzeko materiala aurkituko duzu, deskargatzeko prest.
Eguneroko lanean ikusi eta ikasitakoak ekarri nahi ditugu blog honetara, labur-labur eta xume-xume.
Teknologia berriak euskararekin uztartzen dituen bloga duzue honakoa.
Gai baten inguruko iritzia eman, jarraibide testu bat egin, eztabaida baten eredua ikusi, euskalkien ezaugarriak aztertu edo besterik gabe, entzundakoa ulertu. Hainbat helburu izan ditzake entzumen ariketa batek. Ikusentzunezkoen blogean sarean dauden dokumentuak sailkatuta topatuko dituzue behar dugun hori errazago aurkitzeko.
Lehen Hezkuntzako tutoreek eta Bigarren Hezkuntzako Euskarako irakasleek klasean erabiltzeko egokiak eta lagungarriak izan daitezkeen testuen bilduma.
EIBZk Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan ari diren irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da, eta hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko asmoa du.
EIBZko liburutegia euskararen irakaskuntzarako materialez osatuta dago.
Liburutegiaren helburu nagusia da irakaskuntzan lan egiten duten irakasleei bibliografi- eta dokumentazio-laguntza ematea. Halaber, irekita dago hezkuntzaren alorrean interesatuta dagoen irakasle edo ikasleentzat.
Eskuartean duzun egitasmo hau DBHko ikasleen euskararekiko motibazio baikorra lantzeko jarduera bilduma da, euskararen egoeraren jabe egin daitezen, dituzten bizipenetan eta esperientzietan oinarrituta.
Zuzentasuna
- Kontsulta zerbitzua
EIBZk Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan ari diren irakasleei eskaintzen dien zerbitzua da, eta hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko asmoa du. Gehiago irakurri
- Idazki ereduak
- Hezkuntzako hiztegia
Nafarroako Gobernuak argitaratutako Hezkuntzako Hiztegia tresna baliagarria da irakasleon eguneroko lanerako. Egin bilaketa
- Araugintza I eta II
Hainbat urtetan Euskaltzaindiaren Araugintza I eta Araugintza II ikastaroak antolatu genituen EIBZn, eta bi ikastaro horien bilduma da material hau, Interneterako egokitua.
Autoikaskuntzarako ariketa interaktiboak dira eta erantzunak azalpen teorikoarekin uztarturik daude. Erabiltzaileak ariketetatik zuzenean jotzen ahal du teoriatik azalpenera; eta alderantzizko bidea ere egiten ahal du, hau da, teoriatik ariketetarakoa.
- Ariketak on line
- Araugintza III: Euskal Herriko toponimia
- Ariketak on line
- Ariketak PDF formatuan
EGA
Nafarroako EGA azterketari buruzko informazioa.
A eredua
Ikus-entzunezkoak blogaren barnean, A eredurako atal bat aurkituko duzue.
Misterioa Pirinioetan liburuaren lanketa prestatu dugu. DBHko 2. mailarako proposatzen dugu, baina betiere irakasleak erabakiko du —ikasleen maila eta ezaugarriak kontuan hartuta— zer mailatan landu.
“Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza A ereduan (POI)” ikastarorako Unitate Didaktiko Integratu (UDI) bat sortu dugu. “Maitasuna zailegia al da?” izenburua du eta A ereduko DBHko 4. mailako Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgairako egina dago.
CDROM honetan honako hau aurkituko duzu, hurrenez hurren:
- Aurkibide orokorra: hiru ipuinen irakurketa lana laburbiltzen duena.
- Atal bakoitzari dagozkion zehaztapenak: aurkibidea, lanketarako programazioa eta ariketa bat eredu gisa.
Oharra: CDa deskargatzeko egin klik beheko irudian. Behin deskargatuta (404 MB), fitxategia deskonprimatu ondoren, Fitxak.exe fitxategian klik egin.
Eskuartean duzun egitasmo hau DBHko ikasleen euskararekiko motibazio baikorra lantzeko jarduera bilduma da, euskararen egoeraren jabe egin daitezen, dituzten bizipenetan eta esperientzietan oinarrituta.
EIBZk, Euskara Atalak, NUPek eta Berriozarko Udalak elkarlanean egindako ikerketa eta esku hartzea.
Eskuratu hemen
Ahozko hizkuntza
Ahozko hizkuntza gelan irakasteko oinarriak, modua eta praktika onak. Gelaratutako sekuentzia didaktikoak, ikasleen ekoizpenen grabazioak sekuentzian landutako elementuen aurretik eta ondoren. Ikasmaila bakoitzeko adibide erreal bat. Ahozkoaren curriculumaren irakurketa praktikoa, hau da, sekuentzian landuko diren elementuen, curriculumeko estandarren eta ebaluazio adierazleen arteko lotura.
Ikus-entzunezkoak blogean ahozko eredu asko (entzungaiak eta bideoak) aurkituko dituzue, gaiaren, hizlariaren, testu motaren, iturriaren, hizkeraren eta euskarriaren arabera sailkatuta. Horietako batzuk iruzkinduak dituzue.
Horretaz gain, A eredurako ikus-entzunezkoak ere aurkituko dituzue.
Nafarroako ahozko ondaretik jasotako kantu eta kontuak biltzen ditu Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak. Euskokultur Fundazioak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Labrit Ondareak 2014. urtean plazaratu zuten bilduma sarean jarri du orain Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak, irakasle eta haur nahiz guraso guztien eskura egon dadin.
Irakurmena eta literatura
- DBH 1-2
Atal honetan ikasgelan lantzeko egokiak izan daitezkeen DBH 1. eta 2. mailetarako artikuluen bilduma aurkituko duzu, euskarazko agerkari digitaletatik hartuak.
- DBH 3-4
Atal honetan ikasgelan lantzeko egokiak izan daitezkeen DBH 3. eta 4. mailetarako artikuluen bilduma aurkituko duzu, euskarazko agerkari digitaletatik hartuak.
- Batxilergoa
Atal honetan ikasgelan lantzeko egokiak izan daitezkeen Batxilergoko mailarako artikuluen bilduma aurkituko duzu, euskarazko agerkari digitaletatik hartuak.
Irakurketa gida hauek irakasleek erabiltzeko prestatu ditugu batik bat, eta baliagarriak izan daitezke Haur eta Gazte Literaturaren inguruan ikastetxeei eskola liburutegiko oinarrizko fondo orekatu bat osatzen laguntzeko. Informazio gehiago
EIBZko liburutegiko blogean dituzu liburuen erreseinak ikasleen adinaren arabera sailkatuta. Informazio gehiago
DBH 2. mailako Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak irakasgaiaren Curriculumean ageri diren edukiak lantzeko (ortografia, testuak sortu eta berrikustea, narrazio testuak ulertzea…) eta irakurzaletasuna bultzatzeko ariketa multzoa sortu dugu, Mariasun Landaren eta Patxi Zubizarretaren liburu banaren lanketa, hain zuzen. DBH 1. mailan ere erabil daitezke (edo beste mailaren batean, moldatuta beti ere). Informazio gehiago
Eskolako lehiaketetan saritutako lanak: bertsoa, deklamazioa, irrati gidoia, etnografia, narratiba, poesia.
Bargotako Johanes pertsonaia historikoaren gaineko CD ROMa.
Literatur Sorkuntza aukerako irakasgairako ariketak prestatzeko Curriculuma hartu dugu kontuan. Era askotako ariketak prestatu ditugu. Informazio gehiago
CDROM honetan honako hau aurkituko duzu, hurrenez hurren:
- Aurkibide orokorra: hiru ipuinen irakurketa lana laburbiltzen duena.
- Atal bakoitzari dagozkion zehaztapenak: aurkibidea, lanketarako programazioa eta ariketa bat eredu gisa.
Oharra: CDa deskargatzeko egin klik beheko irudian. Behin deskargatuta (404 MB), fitxategia deskonprimatu ondoren, Fitxak.exe fitxategian klik egin.
Ikus-entzunezko baliabideak
Nafarroako ahozko ondaretik jasotako kantu eta kontuak biltzen ditu Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak. Euskokultur Fundazioak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Labrit Ondareak 2014. urtean plazaratu zuten bilduma sarean jarri du orain Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak, irakasle eta haur nahiz guraso guztien eskura egon dadin.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak eta EIBZk Adi-adi izeneko sei entzungai sortu dituzte, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat. Zazpi eta hamar minutu arteko saioak dira.
Adi-adi entzungaiek hiru helburu nagusi dituzte: elkarrekin ongi pasatzea, adi entzuteko ohitura lantzea eta ahozko elkarrizketak sortzeko abiapuntu izatea.
Bertan ahozko eredu asko (entzungaiak eta bideoak) aurkituko dituzue, gaiaren, hizlariaren, testu motaren, iturriaren, hizkeraren eta euskarriaren arabera sailkatuta. Horietako batzuk iruzkinduak dituzue.
Horretaz gain, A eredurako ikus-entzunezkoak ere aurkituko dituzue.
Proposamen didaktikoak
“Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza A ereduan (POI)” ikastarorako Unitate Didaktiko Integratu (UDI) bat sortu dugu. “Maitasuna zailegia al da?” izenburua du eta A ereduko DBHko 4. mailako Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgairako egina dago.
Gelan irratsaio bat prestatu edo eskolan irratia martxan jarri nahi baduzu, sar zaitez Josune Igoak egindako Sites honetan.
Eskolatze berantiarra D ereduan
Hemen dituzue D ereduan berandu eskolatzen diren ikasleendako lagungarriak izaten ahal diren eta sarean eskuragarri dauden hainbat baliabide.
Irudi biltegia
210 marrazki irakasle guztien eskura. Hiru tamaina desberdinetan eskuratzen ahal dira eta gaika taldekatuta daude .
Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBIak)
Gune honetan euskarazko Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBIak) sortzeko baliabideak daude: HBIaren edukiak hautatzeko, erabiliko diren IKTak aukeratzeko, HBIaren euskara hobetzeko, multimedia baliabideen (irudiak, ikonoak, musika, soinuak eta bideoak) bankuak, lizentziei buruzko informazioa, Irakasleendako erabilera lizentzien gida praktikoa…
Zalantzak argitzen
EIBZk Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan ari diren irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da, eta hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko asmoa du. Gehiago irakurri
Nafarroako Gobernuak argitaratutako Hezkuntzako Hiztegia tresna baliagarria da irakasleon eguneroko lanerako.
Bestelakoak
- Haur Hezkuntza (HH): 61/2022 FD
- Lehen Hezkuntza (LH): 67/2022 FD
Euskara eta literatura (D eredua)
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): 71/2022 FD
Euskara eta literatura (D eredua)
- Batxilergoa: 72/2022 FD
Euskara eta literatura (D eredua)
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Hezkuntza Departamentuaren “Nafarroako curriculumak” sitesa.
Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak aukerako irakasgairako ariketak prestatzeko Curriculuma hartu dugu kontuan. Literatur Sorkuntza irakasgaian bezala, era askotako ariketak prestatu ditugu DBH 2. mailako hautazko irakasgai honetarako eta hiru trebetasunen arabera sailkatu ditugu. Informazio gehiago
Biurdana institutuak, Hegoalde ikastolak eta Sanduzelai ikastetxeak egindako proiektuak
CD-ROM honetan Zizur Nagusiko Erreniega ikastetxe publikoak, Berako Ricardo Baroja ikastetxe publikoak eta Igantzi, Etxalar eta Arantzako herri eskolek egin dituzten proiektuak aurkeztu nahi dizkizuegu. Lan hauek Euskara Zerbitzuak saritu ditu euskararen ahozkotasuna garatzeko proiektuen deialdian.
Eleaniztasuna hitzetik hortzera dabilen gaia da. Euskarazko irakaskuntza gero eta finkatuago egon arren, etorkizuneko nafarrek euskara eta gaztelania ezezik nazioarteko hizkuntza den ingelesa ere ezagutu eta erabili beharko dute. Hauxe bilakatu da gaur egungo erronka garantzitsuenetariko bat gure eskoletarako, hain zuzen, munduan eskura dagoen irformazioari ikasleek sarbidea izan dezaten ahalideratzea.
Ildo honetatik, 2000-2001eko ikasturtean Euskara Zerbitzuak bi ikastaro-mintegi antolatu zuen:”Hizkuntza Trataera Bateratua” eta “Hizkuntza Proiektuak: Euskararen ahozkotasuna lantzeko estrategiak”. Bertan, hausnarketa interesgarriak egin zirelakoan gaude, zuei eskaintzen dizkizuegunak.
Ikusteko egin klik hemen.
Partekatu