Azalpena
Interesagatik edo onuraren bat lortzeagatik beste pertsona batzuengana hurbiltzea.
Aldaerak
Eguzkia nora, zapiak hara egin
Haizea nora, zapiak hara (egin)
Photo by Jason Briscoe in Unsplash
Beste hizkuntza batzuetan
gazt.Arrimarse al sol que más calienta
fr. Se mettre du côté du plus fort
en. To keep in with the right people
Testuinguruan
- Etxeberria, H.: Imaz Jenerala, in Zuzeu:
Hor zehar esaten da —eta halaxe ikusten dut neuk ere—, EAJ beti izango dela herri honen zatirik handiena bere baitan hartuko duena. Horrexetan dela abila alderdi hau: beti irabazten. Printzipio irmoak baino, gehiago duela zernahitara egokitzeko gaitasuna. Eta hala, Jainkoa eta Lege Zaharrak tituluan daroan arren, dibortzia edo abortuaren alde ager daiteke herritarren pentsaera alde horretara garatzen bada. Berdin ekonomian, berdin gizarte-politikan… Guardasolaren antzera, beti gainean egongo den plastilinazko paramezio bat izango da EAJ: eguzkia nora, zapiak hara.
- Zarate, M.: Haurgintza minetan -3-, in Armiarma:
Zorri hil biztua da Don Gregorio (lehen bezela, Harro esaten diote orain ere ekidazuarrek). Eta zorri hil biztua baino pistia txarragorik ez dago, nire adiskide batek esaten duenez. Aberats berria, herri-filosofo zakarra ta harroa, sasi-jakituna dugu, eta mundu haundiko gizona dela esaten du berak, Frantziatik, Italiatik, Alemaniatik eta Alaskatik ere ibilia delako (eskoletan egoten dira batzutan mandoeuliak ere, baina ez dute ezer ikasten). Politikaz liberala dela esaten du, baina bere antzeko beste askoren antzera, gerritik behera bakarrik da liberala; haren politika: eguzkia nora, zapiak hara. Erlijioz, jakina, katolikua da izenez (Ekidazuko Don Jose zaharrak bateatu zuen eta); baina izanez katilukoa. Haren ustez, mundu hau tripak eta tripapekoak darabilte.
Iturriak