Printze txikiak 80 urte bete ditu

BERRIA ikasgela / 2023-04-19 / 340 hitz

Antoine de Saint-Exupery idazlearen ‘Printze txikia’ liburua 1943an argitaratu zen lehenbizikoz, eta pizten duen ikusmira ez da apaldu. Gaur egun, 500 hizkuntza edo dialekto baino gehiagotan irakur daiteke nobela; Bibliaren ondotik, hizkuntza gehienetara itzulitako lana da.

80 urte dira ëPrintze Txikiaí lehenbiziko aldiz argitaratu zela, eta pizten duen ikusmira ez da apaldu. Gaur egun, 500 hizkuntza edo dialekto baino gehiagotan irakur daiteke nobela. 1985ean euskaratu zen lehen aldiz.
Jarraitu irakurtzen

Adimen artifiziala: fikziotik errealitatera

BERRIA ikasgela / 2023-04-17 / 555 hitz

GPT-4 txatak agerian utzi du adimen artifiziala ez dela jada etorkizuneko kontua. Adituek diote aurrerantzean geroz eta arlo gehiagotara zabalduko dela, baina zer da adimen artifiziala? Nola funtzionatzen du, eta nola aldatuko du gaur egungo bizimodua?

Jarraitu irakurtzen

Kerobia taldeak adimen artifiziala erabili du bere kantu berriko bideoklipa sortzeko

Gaztezulo aldizkaria / Jaione Dagdrømmer @hellehellei / 2023/03/14 / 175 hitz

Euren esanetan “Gora bizitza (eta esplorazioko beste zenbait aurrebaldintza)” singlearen bideoklipa teknologiak sortzen dien “kuriositate hutsak” bultzatuta sortu dute.

Jarraitu irakurtzen

Maria Rodriguez Suarez: «Pornografiak maskulinitate hegemonikoa irudikatzen du»

BERRIA ikasgela / 2023-03-02 / 246 hitz

Maria Rodriguez sexologo eta Genero eta Aniztasunean doktorea. Rizoma proiektuko koordinatzailea.

Internetek guztiz aldatu ditu pornografia kontsumitzeko ohiturak. Nerabeek 12 urterekin ikusten dute lehen aldiz, eta harreman sexualen inguruko estereotipoak indartzen ditu horrek. Maria Rodriguez Suarez sexologoak (Siero, Espainia, 1986) sexu heziketako eskolak ematen ditu DBHn.

Jarraitu irakurtzen

Idazten laguntzen diguten gauzez

Castillo Suárez @casti_suarez / Argia aldizkaria / 2023-02-26 / 146 hitz

Lorategi bat zaintzeak idazten laguntzen du. / Leihotik begiratzeak idazten laguntzen du. / Lehenago egon ez den leku batera bidaiatzeak idazten laguntzen du. / Udako egun batean bideari jarraiki gidatzeak idazten laguntzen du. / Batzuetan, Miguel Bosé entzuteak idazten laguntzen du. / Asteko egun batean arratsaldeko lauretan dutxatzeak idazten laguntzen du. / Astegun batean arratsaldeko ordu bietan zinemara joateak idazten laguntzen du. / Zereginik ez izateak ez du idazten laguntzen. / Zorigaiztoko samar sentitzeak, batzuetan, idazten laguntzen du”. Leila Guerrieroren testua gustatzen zait, idazten laguntzen diguten gauzei buruzkoa. Nik elurra gehituko nuke; elur malutak aurrez aurre datozkizunean parabrisarantz. Erdi lo nagoenean jendeak edukitzen dituen elkarrizketak hegazkinetan. Larunbat goizetako kafea tren geltokitik gertu dagoen tabernan. Laura Ferroren Instagrama; baina, ororen gainetik,  idazten dudan lerro bakoitzak hobea egiten nauela sinisteak. Guk mundua aldatu ez, baina geure burua mudatzen ari dela prentsatzeak. Izan ere, idaztea sineste ariketa bat da.