Etiketaren artxiboa: Asia
Afrikako eta Asiako nesken aurkako indarkeria ikusezina
Liber Bakaikoa Erro / 2015-10-13 / 731 hitz
Nesken Nazioarteko Eguna ospatu berri da urriaren 11n. Mundu osoko milioika neska jasaten ari diren zaurgarritasun-egoera bereziari arreta eskaintzeko helburuz Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2011n ezarritako egun berezia da. Afrikan eta Asian nagusiki bizi diren milioika neska eta emakume jasaten ari diren indarkeriaren ondorioetako bat da fistula obstetrikoa. Erditze luze —batzuetan, lauzpabost egun ere irauten du— eta oztopatu batek sortua izaten da, eta, horrelakoetan, haurraren buruak urradura bat eragiten dio amari maskuriaren eta baginaren artean edo uzkiaren eta baginaren artean, eta haurra, kasu gehienetan, itota hiltzen da. Badu zerikusirik horretan Etiopiako Tigray eskualdean erditzeetatik % 44 landa-inguruneetako etxeetan izateak, prestakuntza berezirik ez duten pertsonek lagunduta, tradizio horrek areagotu egiten baitu fistula obstetrikoaren kasuak gertatzeko arriskua.