Juanjo Olasagarre. Idazlea «Egoera bat ohikoa izateak ez du esan nahi literaturan arrunta denik»

Ainhoa Larrabe Arnaiz / 2017-06-04 / 1314 hitz

Gaur egungo mundu heterosexualean gay izatea partikularra dela uste du Juanjo Olasagarre idazle arbizuarrak, eta partikulartasun horretatik abiatuta saiatu da, hain zuzen, unibertsaltasuna bilatzen, ‘Poz aldrebesa’ bere azken nobelan.

Jarraitu irakurtzen

Lehen aldiz, pertsonaia esplizituki homosexuala izango du Disneyren film batek

Mikel Garcia Idiakez / 2017-03-06 / 208 hitz

Disneyren pelikulak milioika haur eta helduk ikusten dituztela jakitun, aspaldiko eskaera da: pertsonaia homosexualak ere sar ditzatela filmetan. Kostatu zaio konpainiari, baina estreinatzear den Piztia eta Ederra obraren bertsio berriak pertsonaia esplizituki gaya izango du lehenengoz, eszena batek hala frogatzen duela aurreratu baitu zuzendariak.

Jarraitu irakurtzen

Presioak presio, arbitro homosexualak eraso homofoboa salatu du

Mikel Garcia Idiakez / 2016-04-18 / x hitz

“Buztanjale bat zara eta ipurtzuloa apurtu diezazutela da gustatzen zaizuna, marikoia. Nazkatu arte jango dituzu zakilak. Kanpoan zure zain egongo naiz”. Halakoak jasan zituen, kadete mailako futbol partidu batean, Jesús Tomillero arbitro andaluziarrak. Publikoki bere homosexualitatea onartu duen Espainiako Estatuko lehen arbitroa da bera eta gertatutakoa ezkutuan mantentzeko presioak jasan dituen arren, erasoa salatzea erabaki du.

Jarraitu irakurtzen

«Homosexualitatea zurien kontua dela diote»

Pello A. Zuazo / 2016-03-01 / 472 hitz

Afrikako hogei herrialdetan egindako zazpi hilabeteko bidaian, orientazio sexualagatik zigortu dituzten pertsonak ezagutu ditu Serenak; liburu batean kontatu ditu haien istorioak.

Jarraitu irakurtzen

Apaiz izateko gay

Aitor Castañeda Zumeta / 2015-10-20 / 268 hitz

Harridura handiz irakurtzen aritu naiz egunkariek apaiz izandako Kzysztof Charamsa erlijioso poloniar homosexualari buruz botatako berriak. Jazotakoari buruz, nire zalantzak ditut medioak istorioa modu zuzenean juzgatzen ari ote diren.

Jarraitu irakurtzen