Tori, nire edukiak zuretzat opari

Egoitz Lizaso / 2020-02-14 / 340 hitz

Denbora asko pasatzen dugu sare sozialetan, gero eta gehiago. Ez dugu horretarako inolako azterketarik behar. Twitterren txio batean aipamena egin didatelako, Facebooken aspaldiko gelakide baten mezua jaso dudalako edo Instagramen aste honetako story-a ez dudalako argitaratu, beti dugu zereginen bat, ezinbestean egin beharrekoren bat sarean, edukiren bat utzi beharra. Hori Whatsapp, Telegram edo Signaleko mezuak irakurri eta erantzun ondoren, nola ez.

Jarraitu irakurtzen

Intimitate genetikorik gabe

Juan Ignacio Perez Iglesias / 2019-11-19 / 442 hitz

Madonna abeslari ezagunak garbiketa taldeak kontratatzen ditu, arreta handiz garbi dezaten artista egon den hotel logela. Hala, norbaitek lagin biologikoak lortzea ekidin nahi du, inork ez dezan bere genoma sekuentziatu laginotatik ateratako materialarekin. Gehiegizko zuhurtzia dirudi, baina ez da zelebrekeria.

Jarraitu irakurtzen

Mesedez, utzi ume afrikarrekin argazkiak ateratzeari

Mikel Garcia Idiakez / 2018-01-08 / 220 hitz

Afrikara bazoaz, mesedez ez atera argazkiak ume beltzekin gero sare sozialetara igotzeko, utzi argazki moloietan Afrikari buruzko topiko iraingarriak zabaltzeari eta gainditu ezazu “txuri salbatzailearen konplexua”. Kontzientziazio kanpaina abiatu dute Norvegian.

Jarraitu irakurtzen