Interneten alde ezkutua

Gazteberri / 2020-09-01 / 1012 hitz

Internet oso leku handia da. Normalean erabiltzen ditugun nabigatzaileek eta bilatzaileek leku askotara sartzeko aukera ematen dute, baina, hala ere, beste asko ez daude horien eskura. Nabigatzaile arruntenen irismenetik kanpoko eremu horri ‘Deep Web’ deitzen zaio, eta sarean dagoen informazioaren % 90 baino gehiago hartzen duela kalkulatzen da.

Jarraitu irakurtzen

Instagram: irudia jaun eta jabe

Uxue Gutierrez Lorenzo / 2020-10-06 / 856 hitz

Instagram sare sozialak 10 urte bete ditu. Gaur-gaurkoz, munduan erabiltzaile gehien dituzten sare sozialetako bat da. Komunikazio adituen ustez, tresna azkar eta erraza da. Soiltasunak bermatu dio nagusitasuna Instagrami.

Jarraitu irakurtzen

Aztarnariak zaintzaile

Maite Asensio Lozano / 2020-09-24 / 747 hitz

Koronabirusean positibo eman dutenen gertuko kontaktuak bilatzea baino gehiago da aztarnari sistemako kideen lana: gaitzari eta bakartzeari buruzko informazioa emateaz edota zailtasunak dituztenen jarraipena egiteaz ere arduratzen dira.

Jarraitu irakurtzen

Euren burua etxekotutako azeriak

Juan Ignacio Perez Iglesias / 2020-09-22 / 537 hitz

Dmitri Beliaiev genetista zen, eta Mendelen genetika zientzia faltsutzat hartzen zeneko garai eta herrialde batean bizi eta lan egin zuen. Herrialdea Errusia zen, eta garaia, berriz, Iosif Stalinek Sobietar Batasuna gobernatzen zuenekoa, XX. mendearen erdialdeko hamarkadak, hain zuzen. Genetista batzuei zigor gogorrak ezarri zizkieten zientziarekiko atxikimendua izateagatik, eta zenbaitzuk hil ere egin ziren horregatik.

Jarraitu irakurtzen

Giza bizarra

Juan Ignacio Pérez Iglesias / 2020-09-16 / 520 hitz

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik duen pauma arrak halako isatsa? Ikusgarria da benetan, emearena baino askoz handiagoa eta koloretsuagoa. Zer hautespen presiok eragin du halako zerbait, hain handia, deigarria eta kolorez betea? Zaila da tamaina horretako apaingarri bat mantentzea, eta zailtasun hori beste behar batzuk betetzearen kalterako da.

Jarraitu irakurtzen

Musikak ez zaitu adimentsuago bihurtuko, baina, nori axola zaio?

Juanma Gallego / 2020-09-03 / 660 hitz

Musika ikastea eta gaitasun kognitiboen hobetzea lotu dituzte zenbait ikerketek, eta oso zabalduta dago musikak adimena bultzatzen duela dioen ideia. Gaiari buruz egin den azken berrikuspenak, ordea, bestelako ikuspegia eman du.

Jarraitu irakurtzen