EIBZn, besteak beste hizkuntzaren zuzentasunaren inguruan aritzen gara lanean. Nafarroako irakasleei zein ikastetxeetako bulegoko langileei Hizkuntza Kontsulten zerbitzua eskaintzen diegu (erabilera zuzenak argitzeko, testuak eta itzulpenak orrazteko edota zuzentzeko…), euskara hobetzeko eta eguneratzeko ikastaroak ematen dizkiegu, EGAren inguruko lanak egiten ditugu…
Eguneroko lanean ikusi eta ikasitakoak ekarri nahi ditugu blog honetara, labur-labur eta xume-xume. Zerbait adierazi, iradoki edo galdetu nahi badiguzue, idatzi lasai.
Harremanetarako:
- Miren Basurto
- Helbidea: eibz.hizkuntza@educacion.navarra.es
Zorionak!
Oharkabean aurkitu dut zuen bloga eta neu ere irakaskuntzaren munduan ari naizenez, oso baliagarria izango zaidalakoan, esker mila!
Bego
Eskerrik asko, Bego.
Udako oporraldiaren ondoren, gaurtik hasita, astean pare bat sarrera berri izanen dituzu blogean. Zure interesekoak izatea espero dugu.
Kosk, eup, agur, oles eta diosal,
neronek ere badut zien leku hau tupustean ikusi eta erogarri iritzi dekot. Hartarat, agur t´erdi.
Ni euskaltegi-irkasle izana niz (gogoangarri orduko garaia, udako barnetegietakoa oroz gainetik!) eta hura utziz geroztik, geroago eta guttiago dakit, geroago eta okerrago ihardukitzen dut eskuaraz, are, zalantzak emendatu egin ez zauzkit, ba. Putza! Zorionez, hostook guziok ere baditugu eta lazki baliagarri. Milesker aunitz! (barka, anitz)
Osagarri on! Ez adiorik.
V.
Eskerrik asko zuri. Gu pozik, gure lana baliagarritzat duzulako.
Ongi bizi eta nahi duzun arte.
Lan bikaina egin duzue!