Astegunen izenak minuskula edo letra xehez idazten dira euskaraz: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata, igandea; eta ez letra larriz: *Astelehena, *Asteartea, *Asteazkena, *Osteguna, *Ostirala, *Larunbata, *Igandea.
Hortaz, beheko bi esaldi hauek ez daude zuzen idatzita:
a) *Gaur, Larunbata, bostetan izanen da hitzaldia.
b) *Astean bitan joaten gara igeri egitera, Astearteetan eta Ostegunetan hain zuzen.
Honela behar dute:
a) Gaur, larunbata, bostetan izanen da hitzaldia.
b) Astean bitan joaten gara igeri egitera, astearteetan eta ostegunetan hain zuzen.