*Bilera eta gero, *atsedenaldia eta gero, *oporrak eta gero… bezalako sintagmak ez dira zuzenak. Bileraren ondoren, atsedenaldiaren ondoren, oporren ondoren… erabiltzeko dio Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan.
Partizipioaren ondoren da zuzena eta gero; beraz, bilera egin eta gero, atseden hartu eta gero, oporrak igaro eta gero, …