*Astelehenan, *asteazkenan, *ostegunan, *ostiralan, *larunbatan okerrak dira. Zuzenak: astelehenean, asteazkenean, ostegunean, ostiralean, larunbatean.
Astelehen, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbat kontsonantez amaitzen dira. Horregatik, loturazko -e- bat hartu behar dute: astelehenean, asteazkenean, ostegunean, ostiralean, larunbatean.
Asteko egun guztiak deklinatuta: astelehenean, asteartean, asteazkenean, ostegunean, ostiralean, larunbatean, igandean.