Esaldi hauek ez dira zuzenak:
- *Aldioro etentzen du klasea galderaren bat egiteko.
- *Kontratua etentzea erabaki dute.
- *Lesioa zela eta, partida etentzeko eskatu zuen jokalariak.
Honela behar dute zuzenak izateko:
- Aldioro eteten du klasea galderaren bat egiteko.
- Kontratua etetea erabaki dute.
- Lesioa zela eta, partida eteteko eskatu zuen jokalariak.
Euskaltzaindiaren Hiztegian kontsultatuta, sarrera hau dator:
eten1, eten, eteten
Hortaz: eteten, etetea, eteteak, eteteko, etetearen, eteteaz, etetera, etetetik…