Bi koloreko loreak / bi koloretako loreak

bi_koloretako

Loreak: 1. irudia

 

Begiratu batean oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez oso ezberdinak dira bi sintagma hauek. Ikus dezagun aldea argazki bidez. Zein argazkiri dagokio bi koloreko loreak eta zeini bi koloretako loreak?

DSC00889 - Kopia

Loreak: 2. irudia

 

Erantzuna argi ikusten ez baduzu, jarraitu mezua irakurtzen.

1. irudian bi koloretako loreak ditugu: lore batzuk horiak dira eta besteak laranjak. Batzuk zein besteak kolore bakarrekoak.

2. irudian, berriz, bi koloreko loreak ditugu: lore hauetako bakoitzak bi kolore ditu, horia eta morea. Lore horien ezaugarria da bi kolore izatea. Euskaltzaindiak 34. arauan,  Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia, arautu du honelako sintagmetan -ko atzizkia baliatu behar dela (ez -tako, ez -etako).

     Ulertu duzun jakiteko, probatu beste argazki eta sintagma hauekin:

a) Bi koloreko loreak / Bi koloretako loreak
b) Bi koloreko hostoak / Bi koloretako hostoak
DSC00895

DSC00888

 

 DSC00897DSC00883

 

 

      Hemen, Euskaltzaindiaren araua lantzeko ariketatxo baterako lotura:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.