“Batez ere, batik bat, bereziki…” esan nahi du gehienbat hitzak, eta loturik idazten da. Ez da zuzena bereiz idaztea: *gehien bat.
Oker idatzirik daude ondoko esaldiok:
a) *Lagunek lagundu zioten gehien bat.
b) *Gehien bat gaztetxoen idazlanetan ikusten da akats hori.
Honela beharko lukete:
a) Lagunek lagundu zioten gehienbat.
b) Gehienbat gaztetxoen idazlanetan ikusten da akats hori.