Oker idatzita dago *etabar. Idazkera zuzenak bi hauek dira: etab. (laburdura), eta abar (osorik).
Adibidez, esaldi hau ez dago zuzen idatzita:
*Udako udalekuak, auzolandegiak, Gazteak Lankidetzan programa etabar izan ditugu hizpide.
Honela behar du:
a) Udalekuak, auzolandegiak, Gazteak Lankidetzan programa eta abar izan ditugu hizpide.
b) Udalekuak, auzolandegiak, Gazteak Lankidetzan programa etab. izan ditugu hizpide.
Gai honi lotuta, irakur ezazu blog honetan bertan argitaratutako sarrera hau: *eta abar luze bat: kalko desegokia