Okerrak: *Urtarrila, *Otsaila, *Martxoa…

Hilabeteen izenak minuskula edo letra xehez idazten dira: urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa, abendua; eta ez maiuskulaz: *Urtarrila, *Otsaila, *Martxoa, *Apirila, *Maiatza, *Ekaina, *Uztaila, *Abuztua, *Iraila, *Urria, *Azaroa, *Abendua.

Esaldi hauetan hilabeteak oker idatzita daude:

a) *Datorren asteartean, Apirilak 10, emanen du hitzaldia.

b) *Gabriel Aresti 1933ko Urriaren 14an jaio zen eta 1975eko Ekainaren 5ean hil.

c) *Uharten, 2013ko Maiatzaren 7an

Beste modu honetan behar dute:

a) Datorren asteartean, apirilak 10, emanen du hitzaldia.

b) Gabriel Aresti 1933ko urriaren 14an jaio zen eta 1975eko ekainaren 5ean hil.

c) Uharten, 2013ko maiatzaren 7an

Gai honi lotuta, honatx bi jarduera:

a) Irakurri blog honetan bertan argitaratutako beste post hau Okerrak: *Astelehena, *Asteartea, *Asteazkena…

b)      Egin ariketa interaktibo hau: Letra xehez idazten diren zenbait izen berezi

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.