Itxura batera antzekoak badira ere, ezberdinak dira ortografiari zein erabilerari dagokienez.
Bi item hauek baliatuta, bi formen arteko aldea antzematen saiatuko gara.
[gravityform id=”2″ name=”batere/bat ere”]
Zalantzarik baduzu, jarrai ezazu mezua irakurtzen.
Hauek dira galdetegiaren erantzunak:
–1.: Agintari hari ez genion inolako maitasunik.
-2.: Ez genuen bat ere maite.
Hona hemen azalpen txiki bat, afera argitze aldera:
- bat ere. Bat zenbatzailea dago azpian: kazetari bat ere etorri zen, ez zen kazetari bat ere etorri.
- batere:
a) Ezezko testuinguruetan, partitiboan doan izenaren ondoan: ez dit batere graziarik egin, ez dugu dudarik batere.
b) Izenondo, adberbio edo aditzari laguntzen: ez dira batere atseginak, ez zara batere ongi portatu, ez ditut batere ezagutzen.
Azkenik, ikus Hiztegi Batuan datorren sarrera: batere adlag.: ez zidan batere pozik eman; ez da batere egokia.