Euskaltzaindiaren 41. arauan, Egiteko asmoz araututakoari jarraituta, *etorri asmoz, *sustatu asmoz, *eztabaidatu asmoz… bezalakoak ez dira zuzenak euskara batuan. Horien ordez, beste hauek dira zuzenak: etortzeko asmoz, sustatzeko asmoz, eztabaidatzeko asmoz…
Hona hemen Interneten topaturiko adibide batzuk:
- *Posta erraztu asmoz eginiko softwarea da hau.
- *Burdin zaborrak birziklatu asmoz dabiltza Bilbon.
- *Indar kolektiboak birrindu asmoz…
Beste modu honetan beharko lukete euskara batuan:
- Posta errazteko asmoz eginiko softwarea da hau.
- Burdin zaborrak birziklatzeko asmoz dabiltza Bilbon.
- Indar kolektiboak birrintzeko asmoz…