Maiz entzuten eta irakurtzen dugu *nahiean forma. Okerra da euskara batuan. Forma zuzena nahian da.
Hona hemen, Interneten barna aurkitutako esaldi oker batzuk:
a) *Aurrera egin nahiean.
b) *Bere ezintasuna estali nahiean ari dela dio.
c) *Lantegiko datu guztiak Jerezera eraman nahiean dabiltzala salatu du.
Beste modu honetan idatzi behar zituzten, zuzenak izateko:
a) Aurrera egin nahian.
b) Bere ezintasuna estali nahian ari dela dio.
c) Lantegiko datu guztiak Jerezera eraman nahian dabiltzala salatu du.