Okerrak: *larunbata goizean, *larunbata arratsaldean, *larunbata gauean

Hiztun batzuek bestela uste badute ere,  larunbat da hitza eta ez larunbata. Ikusi Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko sarrera:

larunbat

Horregatik, okerrak dira *larunbata goizean, *larunbata arratsaldean eta *larunbata gauean.  Hauek dira zuzenak: larunbat goizean, larunbat arratsaldean eta larunbat gauean.

Hona hemen, Interneten topatutako adibide oker batzuk:

  • *Igerilekua itxita egongo da larunbata goizean.
  • *Larunbata arratsaldean fracking-aren kontra jaia!
  • * Larunbata gauean 3 DJ izango ditugu.

Zuzenak izateko, honela beharko lukete:

  • Igerilekua itxita egongo da larunbat goizean.
  • Larunbat arratsaldean fracking-aren kontra jaia!
  • Larunbat gauean 3 DJ izango ditugu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.