Hiztegi Batua oraindik ere osatzen ari diren hiztegi arau-emailea da. Joan den ostiralean, martxoak 14, zenbait aldaketaren berri eman zuten Euskaltzaindikoek.
Aldaketa horietako batek blog honetan argitaratu genuen sarrera batean eragin zuzena du: Okerrak: *ihauteak, *ihauteriak / Zuzenak: inauteak, inauteriak, aratusteak.
Euskaltzaindiak, izartxoa jarrita, baztertuak zituen euskara batutik *ihaute eta *ihauteri hitzak. Horien ordez inaute eta inauteri erabiltzeko zioten. Oraingo aldaketaren ondoren, ordea, ihaute eta ihauteri ez daude baztertuta, nahiz eta hobetzat jotzen diren euskara baturako inaute eta inauteri.