Okerrak: *Nafarro, *Nafarrora, *Nafarroko, *Nafarrotik, *Nafarrorantz…

Zuzenak: Nafarroa, Nafarroara, Nafarroako, Nafarroatik, Nafarroarantz…

Euskaltzaindiak arautu du NAFARROA dela izen ofiziala. Ikus Onomastika atalean diotena:

Honatx Internet sarean topatutako oker batzuk:

a) *Nafarroko hautagaiek euren botoa eman dute hauteskunde egunean.

b) *Abeltzainek zuzenean salduko dute esnea Nafarrora.

c) *Nahiago herri giroa, adibidez Nafarroren eguna eta antzekoak.

Honela beharko lukete euskara batuan:

a) Nafarroako hautagaiek euren botoa eman dute hauteskunde egunean.

b) Abeltzainek zuzenean salduko dute esnea Nafarroara.

c) Nahiago herri giroa, adibidez Nafarroaren eguna eta antzekoak.

 

Euskara batuan NAFARROA da hitza eta ez *Nafarro edo *Nafarro(a); -a itsatsia du. Hortaz, deklinatzeko garaian, bukaerako -a horri nahitaez eutsi behar zaio: Nafarroa, Nafarroak, Nafarroari, Nafarroaren, Nafarroarengatik, Nafarroan, Nafarroara, Nafarroarantz, Nafarroako, Nafarroaraino, Nafarroarako, Nafarroatik, Nafarroarekin, Nafarroaz, Nafarroatzat, Nafarroarik.

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.