“Aste Santu”, “ostegun santu” eta “ostiral santu”: letra larriz ala xehez? Utzi erantzuna Euskaltzaindiaren Hiztegian araututakoaren arabera, hauek dira idazkera zuzenak: Aste Santu Kristau erlijioan, Erramu igandean hasten eta Pazko igandean bukatzen den astea, Jesu Kristoren nekaldia eta piztuera ospatzen dena. Aste Santuko elizkizunak. Aste Santuko oporraldia. ostegun santu Aste Santuko osteguna. Olio hau urtero ostegun santuz bedeinkatzen dute. ostiral santu Aste Santuko ostirala. Oroitzen naiz ostiral santu egunez nola gure agintariek esan ziguten egun hartan fusilak behera begira ibiltzeko.