Gero eta maizago entzuten eta irakurtzen ditugu izenburuko esaldiaren antzekoak. Erdararen eraginez sortutako kalko sintaktiko okerrak dira. Hona hemen, Interneten topatutako zenbait adibide:
- *Berehala erantzutea hobe delaz konturatu ginen.
- *Azala leunago eta indartsuagoa nuelaz berehala ohartu nintzen.
- *Aurrera jarraitu zuen izugarrizko zauria zuelaz jabetu gabe.
Beste modu honetan behar dute zuzenak izateko:
- Konturatu ginen hobe dela berehala erantzutea.
- Berehala ohartu nintzen azala leunago eta indartsuago nuela.
- Aurrera jarraitu zuen izugarrizko zauria zuela jabetu gabe.
Ez ahaztu testuinguru bakar batean ere ez dela zuzena -(e)laz egitura.
Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako sarrera hau: Okerra: *egitura hau okerra delaren susmoa dut.