Zuzenak: sakelan, sakelako, sakelatik, sakelara, sakelaratu…
Hiztun batzuen ustez, *sakel da hitza eta ez sakela. Uste oker horretatik datoz akats horiek.
Ikus Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datorrena:
sakelaratu, sakelara/sakelaratu, sakelaratzen. du ad.
-a itsatsia du sakela hitzak.
Honatx, Interneten topatutako oker batzuk:
a) *Kxo! Euskara sakelean: euskaraz ikasteko aplikazioa telefonoan.
b) *Estatuan, 16 eta 60 urte bitarteko biztanleen %99k sakeleko telefono bat du.
c) *Hurrena amantalaren sakeletik hosto ttiki bat atera du.
d) *Eskupekoa sakeleratu du.
Zuzenak izateko, honela behar dute:
a) Kxo! Euskara sakelan: euskaraz ikasteko aplikazioa telefonoan.
b) Estatuan, 16 eta 60 urte bitarteko biztanleen %99k sakelako telefono bat du.
c) Hurrena amantalaren sakelatik hosto ttiki bat atera du.
d) Eskupekoa sakelaratu du.