Oso zabaldua dago “hainbat” eta “zenbait” zenbatzaileak sinonimo moduan erabiltzeko joera, batzuk adierarekin. Ez dira sinonimoak, ordea. Hainbat zenbatzaileak kopuru handia, asko, adierazten du.
Hona hemen, hitzez hitz, zer datorren Euskaltzaindiaren Hiztegian afera honetaz:
- hainbat
2 zenbtz. Batzuk baino gehiago, asko. (Dagokion izenaren ezkerrean ezartzen da). Hainbat lagun batu ginen han. Hainbat eta hainbat aldiz errepikatuagatik. Hortik etorri dira hainbat kalte.
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, hiru adiera ditu hainbat hitzak. Bat azaldu dugu. Honatx beste biak:
1 zenbtz. Hainbeste. Zer naiz ni, bada, zuk nitaz hainbat arta hartzeko? Ez nuen hainbat merezi.
3 Ipar. Hain