Desberdinak: lau urtean / lau urtetan / lau urteetan

[gravityform id=”3″ name=”lau urtean / lau urtetan / lau urteetan”]

Erantzunetan zalantzarik izan baduzu, jarraitu irakurtzen.

ERANTZUN ZUZENAK:

  1. Lau urtetan irabazi dute txapelketa.
  2. “Lau urtean jarraian irabazi zenuten? Ez zineten makalak!”.
  3. “Lau urtetan irabazi zenuten? Ez zineten makalak!”.
  4. Lau urteetan.

AZALPENA. Euskara batuan, iraupena adieraztean, denbora tartea jarraitua dela aditzera emateko, zenbatzailearen ondoko izena singularrean deklinatuko dugu. Horregatik, 2. itemean “Lau urtean” da egokiena, lau urteak jarraituak direla adierazi nahi baitugu.

Hortaz, gramatikaren aldetik, lau urtean eta lau urtetan sintagmak zuzenak dira biak ala biak. Eta, esanahiari dagokionez, batean adierazten ari gara lau urteak jarraituak direla eta bestean, berriz, lau urte dira baina ez dira jarraituak. Hala du arautua Euskaltzaindiak 110. arauan: “Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.