Okerrak: *irailaren 1an, 5an, 10an, 15an, 21an, 25an, 30an

Okerrak: *irailaren 1an, 5an, 10an, 21an, 25an, 30an

Zuzenak: irailaren 1ean, 5ean, 10ean, 21ean, 25ean, 30ean

1, 5, 10, 21, 25, 30 (bat, bost, hamar, hogeita bat, hogeita bost, hogeita hamar) zenbatzaileak kontsonantez amaitzen denez, loturazko “e” bat erantsi behar diegu NOIZ galderari erantzun behar diotenean.

Honatx Internet sarean topaturiko adibide oker batzuk:

a) *Irailaren 1an itzuliko gara, indarberrituta.

b) *Lehen kontzertua irailaren 5an izango da.

c) *Irailaren 10an amaituko da izena emateko epea.

d) *Hiru kuota badira, uztailaren 21an, irailaren 21an eta azaroaren 21an ordaindu beharko dira.

e) *2013ko irailaren 25an.

f) *Ikasturtearen hasiera irailaren 30an.

Honela behar lukete zuzenak izateko:

a) Irailaren 1ean itzuliko gara, indarberrituta.

b) Lehen kontzertua irailaren 5ean izango da.

c) Irailaren 10ean amaituko da izena emateko epea.

d) Hiru kuota badira, uztailaren 21ean, irailaren 21ean eta azaroaren 21ean ordaindu beharko dira.

e) 2013ko irailaren 25ean.

f) Ikasturtearen hasiera irailaren 30ean.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.