Urte hamarkadak adierazteko, 60ko hamarkada, 80ko hamarkada eta abar dira zuzenak; eta ez *60. hamarkada, *80. hamarkada eta abar.
Ikus Ortotipografia argitalpenean 48. orrialdearen amaieran datorren oharra: “urte hamarkadak adierazteko, molde hau da egokia: 60ko hamarkada (eta ez “60. hamarkada”).
Hileko artxiboak: urria 2014
Okerrak: marra *jarraia, lanaldi *jarraia…
Hiztegi Batuan, Euskaltzaindiak dio jarrai izenondo gisa erabili nahi dugunean, jarraitu edo jarraiki erabiltzeko , eta ez *jarrai.
jarrai 2* [izond. gisa] e. jarraitu; jarraiki
Euskaltzaindiaren Hiztegian, berriz, hau diote:
jarrai2 [Oharra: Euskaltzaindiak, jarrai-k, izenondo gisa, euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, kasu horretan, jarraitu eta jarraiki erabiltzea gomendatzen du: hots, hezkuntza jarraia eta kidekoen ordez, hezkuntza jarraitua edo hezkuntza jarraikia erabiltzea].
Horren arabera, Internet sarean topaturiko hauek eta hauen parekoak ez dira zuzenak:
- *Lanaldi malgua eta jarraia duten ikastetxeen zerrenda argitaratu du Nafarroako Gobernuak.
- *Ez zuen errepide erdiko zirkulazio marra jarraia errespetatzen.
- *Funtzio jarraia, trazu bakar batez egin daitekeena da.
Honela, berriz, zuzenak lirateke:
- Lanaldi malgua eta jarraitua (jarraikia) duten ikastetxeen zerrenda argitaratu du Nafarroako Gobernuak.
- Ez zuen errepide erdiko zirkulazio marra jarraitua (jarraikia) errespetatzen.
- Funtzio jarraitua (jarraikia) trazu bakar batez egin daitekeena da.
Desberdinak: “bikote” eta “bikotekide”
Hiztun askok bikote hitza erabiltzen dute bikotekide edo bikote-lagun hitzen adierarekin. Okerra da erabilera hori. Bikote hitzaren esanahia parea da, eta bikotekide eta bikote-lagun hitzena, berriz, pare bateko kideetako bat.
Honatx Interneten topaturiko oker batzuk:
- *Nire bikotea psikologoa zen.
- *Aspaldi hil zen zure bikotea eta bakarrik bizi zara.
- *Bera zein bere bikotea euskaldunak dira.
Zuzenak izateko, honela behar zuten:
- Nire bikotekidea/bikote-laguna psikologoa zen.
- Aspaldi hil zen zure bikotekidea/bikote-laguna eta bakarrik bizi zara.
- Bera zein bere bikotekidea/bikote-laguna euskaldunak dira.
Okerrak: *urriaren 14ean, *urriaren 14eko, *urriaren 14etik, *urriaren 14era…
Zuzenak: urriaren 14an, urriaren 14ko, urriaren 14tik, urriaren 14ra…
Ezberdinak: “Alde egin tabakoarengatik” eta “Ihes egin tabakoari”
Zer esan nahi du “Alde egin tabakoarengatik” esaldiak?
Tabakoa dela kausa alde egiteko iradokitzen edo eskatzen du esaldiak. Zer dela-eta edo zergatik egin behar da alde? Tabakoarengatik.
Argazkian islatzen den testuinguruan, ordea, hori adierazi nahi zuten? Gaztelaniazkoa ikusita, ezetz dirudi. Agian, “Ihes egin tabakoari” izan zitekeen irtenbide bat.
Okerrak: *besotik heldu du, *lepotik heldu zaitu, *eskutik heldu ninduen…
Zuzenak: besotik heldu dio, lepotik heldu dizu, eskutik heldu zidan…
Azkenengo = Azkeneko
Hiztun batzuek, azkenengo hitzaren kaltetan, uste dute azkeneko dela euskara baturako formarik egokiena. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan biak onartzen dira: